Denbora da azken kronika idatzi nuela. Aurreko proiektuari amaiera emateko ere denborarik ez genuen hartu. Bi urtetan egin beharreko ultrak amaitzeko aukerarik izan ez genuenez, aurreko bloga (http://gutxienez42km.blogspot.com.es/2012/06/proyecto-gutxienez-42.html) itxitzat eman genuen. Oraingoan, bakarrik idatziko dut honetan, eta bertan egindako lasterketei buruz, materialari buruz eta mendi lasterketen munduan gertazen diren bitxikeriez arituko naiz.
Euskal Herria Mendi Erronka 65 Km. eta 3600 D+.
65 km...3600 D+ |
Lehengo urtean bezala, aurten ere Leitzan ospatzekoa zen II.Euskal Herria Mendi Erronka (http://ehmendierronka.com/es). Iñaki Pazos eta ESAITen gidaritzapean ospatzen den lasterketa hau, Leitzan izaten da. Aurreko urteko arrakasta ikusita, aurtengoa ere etzen gutxiagorako izan. Bertan 750 korrikalari/ero/burugabe elkartu ginen irteera puntuan. Aurtengoak ere, iaz bezala, 65 km. eta 3600 m D+ izango zituen, Aralarren barrena.
Tolosan bizi naizenetik, bertako jendearekin irtetzen naiz korri egitera ahal dudan gehienetan. Bertako batek, "Llorones Team" izena jarri zion taldeari. Tartean 10-12 lasterkari ibiltzen gara gora eta behera. Denak Tolosakoak ez dira, eta artean Ibarra, Belauntza, Berastegi, Berrobi eta Andoaingo bat biltzen gara.
Mikel.L, Felix. B, Xabi.L,Aitor.E, Iñaki.I eta ni. |
Aurtengorako, gehienak behintzat, begiz jota genuen lasterketa. Aurreko hilabetetan egindako kilometro gehienak, honi begira egindakoak izan ziren. Azken urteko belauneko mina, iada fijo gelditu arren, korrikarako gehienetan behintzat errespetatu digu.
Ostiral arratsean Leitzara gerturatu ginen dortsala hartzeko asmoz. Lehenengo sorpresa, Iker Karreraren partaidetza izango zen. Iritxi orduko nabaria zen, hurrengo egunean izandako jende andanaren aztarna. Dortsala hartu ondoren, etxerako bidea hartu genuen, hurrengo goizean goiz jeiki beharra baitzegoen. Gauean, hurrengo egunean erabiliko genuen material guztia pilatu eta lehenbizikoz erabiliko nuen "inbentu" txikia probatu nuen, Izadi Kirolak-ekoen laguntzarekin makillak bilduta eramateko "artilujioa".
Izaki Kirolakekoen laguntzarekin. |
Goizeko 5.45 etan txiripaz begia ireki, eta juxtu juxtu bada ere enintzen lo gelditu. Mikel bizilagunarekin, 6.15etan gelditua nintzen, etxe azpiko okindegian lasai gosaltzeko. Bertan ederki gosaldu ondoren, Mikelen gurasoen autoan sartu eta Leitzaruntz abiatu ginen. Goiza, triste zegoen eta nabaria zen gauean botatako euri zaparrada. Bertaratu orduko, kuadrillako Iker Beloki ikusi eta batera joan ginen maleta uztera. Ezagunei kasu egin, komunetik buelta eta konturatzerako irteeran ginen.
Goizeko 8tan eman zitzaion hasera lasterketari. Irteeran besteak beste Iker Karrera, Zigor Iturrieta, Imanol Goñi...eta "Llorones Team"-ekoak. Lasterketa hasi eta berehala (1,5 km.an), eskuinetara begiratu eta nor ikusiko eta...¡¡Marco Olmo handia!! A ze ohorea, ultratrailetako ikono baten ondoan metro batzuk egitea. Oraindik sasoiko dago...¡¡65 urterekin !! (nire aitaren adin berbera).
Marco Olmo haundia...65 urte |
Hasera lasai hartzeko esperantzarekin joan nintzen Leitzara. Banekien, Lekunberrira osorik iritxi behar nuela, helmuga ikutu nahi banuen.. Gaintzarainoko bidean Bittor Uria herritarra topatu eta harekin hitz batzuk egin nituen. Bertako anoa gunean platano pare bat, txokolatezko bollo bat eta hiru ur trago egin ondoren abiatu nintzen Hirumugarrietaruntz. Hara iristeko, 1000 metro dituen penditza positiboa libratu beharra dago, eta banekien ordubetetik gora errez joango zitzaidala, beraz neure buruari esaka jarri nintzen.
-Lasai hartzak, hau luzea dek eta dedio !! Makillei fuerte heldu eta eutsi motel !!
Enintzen nahi ordurako iritxi gora !! Bertan zegoen lokatza etzen nolanahikoa, eta aurrera pausu bat eman orduko, bi atzera. Halako batean, basotik irten eta oraindik puska eder bat falta nuela konturatu nintzen. Pazientzi pixkat hartu, hortzak estutu eta iritxi nintzen gailurrera. Goian hotz egiten zuen arren, enuen xira jartzerik pentsatu. Lekunberrira iritxi nahi nuen, bezperan amak agindutako bokadilloa, aitarekin zai bait nuen. Bertan aita itxaroten izango zen eta bera ikusteak, beti ere lasaitzen nau. Jeitsiera ederki egin nuen loi artean eta behin besterik enintzen erori. Konturatzerako aita agerian nuen.
Lokatza soberan |
-Zemuz Unai? Ondo?
-Earki atta, baña bate goserik eztet.
Tontorra egin nuenetik amesten ari nintzen momentua, eta iritxi orduko, hura sahiesten. Halaxe izan zen. Enuen batere goserik, nahiz eta jakin, jan egin behar nuela. Lekunberriko Kanpinean sartu, lehenengo gela hartu eta hartzen hasi orduko konturatu nintzen, zerbait etzioala ondo. Gorputza triste sentitzen hasi nintzen. Halare, Kokakola bat eta txokolatezko beste bollo bat hartu eta abiatu nintzen. Oinez, zerbait jateko asmoarekin, bi kilometro joan zitzaizkidan, bollo zikin hura jateko. Atzetik halako batean, Legazpin bizi den Xabier Artola herritarra azaldu zen, lagun bati lagunduz.
Tontorra egin nuenetik amesten ari nintzen momentua, eta iritxi orduko, hura sahiesten. Halaxe izan zen. Enuen batere goserik, nahiz eta jakin, jan egin behar nuela. Lekunberriko Kanpinean sartu, lehenengo gela hartu eta hartzen hasi orduko konturatu nintzen, zerbait etzioala ondo. Gorputza triste sentitzen hasi nintzen. Halare, Kokakola bat eta txokolatezko beste bollo bat hartu eta abiatu nintzen. Oinez, zerbait jateko asmoarekin, bi kilometro joan zitzaizkidan, bollo zikin hura jateko. Atzetik halako batean, Legazpin bizi den Xabier Artola herritarra azaldu zen, lagun bati lagunduz.
-Ondo Unai?
-Erdipurdi Xabier. Gelak tripak txikitu zizkidak.
-Animo, mantxo mantxo goazen.
Xabierrekin eta bere lagunarekin berriketan nindoala, atzera begiratu eta Iraitz Uriarte leitzarra, azaldu zen. Nirearen antzera, bere erritmoa ere asko jeitsita zegoen.
Xabierrekin eta bere lagunarekin berriketan nindoala, atzera begiratu eta Iraitz Uriarte leitzarra, azaldu zen. Nirearen antzera, bere erritmoa ere asko jeitsita zegoen.
-Zemuz Iraitz?
-Izorrauta.
Nahikoa esan zidan. Iraitz, lasterketaren antolakuntzan ibiltzen den mutila da, eta nahiko buruhauste bazituen lasterketan zehar ere. Hizketan hasi eta mendiko lasterketen munduari, errepaso eder bat eman genion orokorrean. Bera antolatzaile bezela eta ni euskaltrail.com-eko kudeatzaileetariko bat bezela, bagenuen zer hitzegin. Konturatzerako km. batzuk jan genizkion ibilbideari. Bagindoazen aurrera, baina nire tripetako miñak ere hor jarraitzen zuen. Enuen ezer jateko gogorik, eta edatea ere asko kostatzen zitzaidan. Ireber gainera iristea, izugarrizko poza izan zen, handik aurrera dena edo gehiena, aldapa behera zelako. 57. km.an zegoen anoa puntura batera sartu ginen, eta bertan zeuden bolondresak haragi zati pare bat eskeini zizkiguten. Hura bai janaria !! Hala ere, nik begiz jo nuena, bertako mahaiean zuten San Miguel zerbeza lata zen. A ze poza hura gorputzeratu nuenean. Hantxe joan ziren nire tripetako minak !! Handik aurrera, gorputza ederki sentitzen hasi nintzen. Korrikarako gogoa berriro ere berpiztu eta azken aldapa txikiari ekin genion. Biak gustora gindoazen, bata bestearekin, eta argi genuen iada, helmugak gure aurpegia ikusiko zuela. Handik aurrera egindako km.ak gozatzen egin genituen biok ere. Konturatzerako herria bistaratuta genuen, eta helmugararteko azken metroak politak izan ziren benetan. Besotik helduta sartu ginen helmugan 9 ordu eta 50 minuturen ondoren. Eta sartu eta nor ikusiko, eta aita, bere "quinta" berdineko Marco Olmoren ondoan.
-Hau re bota deu atta !!
-Ondo?
-Urtebete jan diogu bizitzari...Je,je,je.
65 km...3600 D+ eta gero, ...hau geratzen da. Milesker Iraitz !! Ongi etorri Eider !! |
Milesker hau amaitzen lagundu, animoak eman eta tartean ibili zareten guztioi. Etxeko emakumeei, aitari eta amari bereziki, arrebei (a ze poza Aitziber), kuadrillakoei, Iraitz Uriarte (nahi dekenerako badakik non nagoen), Llorones Team (bereziki Mikel Lopategi bizilagunari. Osatu lehenbaitlehen, gurekin behar haugu ta!!), Iker Beloki, Ainhoaren amari (bastoien artilujioa), Juanma Morales (esku majikoak), Alatzne E. (beti behar dan lekuan), Riki Idiakez (lagun/konfidente), Joxe Apeztegia, IZADI KIROLAK-eko Angel eta Eva (milesker berriro ere, haundiak zerate), Euskaltraileko bi lagun haundiei eta aurreko egunetan animatu ninduzuenei, Jokin L, Aritz E., Iban L.,Mikel H., Luis.O, Gotzone...Hurrenarte !!
P.D: Aspaldian hizki bat eta zenbaki bat buruan....G....2....
P.D: Aspaldian hizki bat eta zenbaki bat buruan....G....2....