UNAI UGARTEMENDIA

UNAI UGARTEMENDIA...mendi hegaletan gora
Begia noraino, nahia haraino...

lunes, 7 de julio de 2014

Nire G2... "Linfangioleiomiomatosis" gaixotasuna dutenengatik



Maiatzak 3. Goizeko 11.45 etan Mikel Lopetegi bizilagunarekin geratua nintzen "San Filipo" gaixotasunaren alde egin behar zuten ultratrailean parte hartzeko. Berau osorik, Luis Lasa eta Juan Zubia ibartarrek egin beharreko ekimena zen, eta bidean (100 km.) jendea biltzen joango gitzaizkion. Goizeko 5 etan hasi eta eta arratseko 8 rak arte ibiliko ziren Tolosaldeko mendietan barrena, amaiera Ibarran izango zuen arte. Guk, Alegitik hasi eta Ibarrarainoko zatia egin nahi genuen, denera 50 km. eta artean Albiztur, Asteasu, Zizurkil, Aduna eta Billabona pasako genituen besteak beste.Han zain geundela, furgoneta batetik ahots bat somatu genuen:
-Egunon? Hemendik igarotzen al da martxa?
-Bai. Gu behintzat hemen itxaroten ari gara, ea noiz etortzen diren zain.
Berau, Alain Muriedas mungiatarra zen. Bai, Mungiarra, bai !! Maite neskalaguna alboan zuela, furgonetatik salto egin eta hizketan hasi ginen. Orduan kontatu zigun, nola Zorione bere arrebak gaixotasun arraro bat zuen eta zerbaitetan lagundu nahi zuela. Gaixotasuna ederki azaleratu zigun, bai noski. Arrebak 38 urte ditu, eta egunetik egunera arnas gutxiago hartzen dute bere birikek. Mikel eta ni, ixilik utzi gintuen denbora batean. Gertutik gaixotasun larriak ezgutu ditugunok, badakigu zertan ari zen.


Mikel Lopetegi eta Euge Zubelzurekin.

Segituan erlazio bikaina sortu genuen. Konturatzerako, korrika zetozenak Alegira iritxi ziren. Bidean, arrebaren aldeko ekimen luze bat prestatzen ari zela (Gasteiz-Mungia, 250 km.), eta ahal zituen kamixeta gehienak lortzen ari zela ere esan zigun. Nik, segituan jarri nuen irudimena martxan. Ezagutzen ditudan lagun "famoso" batzuen kamixeta sinatuak lortzen ahaleginduko nintzen, ahal nuen moduan. Eta batzuk lortu ditugu...Azkar igaro ziren eginbeharreko 50 km.ak. Konturatzerako Ibarrara iritxi ginen. Laguntalde polit bat egin genuen Alain, Euge, Mikel, Anoetako beste Mikel, Luis, Ion, Juan..
Arazo bakarra, ekimenaren data zen. Uztailak 11eko astebukaera izango zen eta ni non eta...G2 lasterketan. Pena izugarria ematen dit, km. batzuk egin ezin izana, baina ziur izan igandean Mungian izango naizela zuen zain, eta ahal badut behintzat azken kilometroak egingo ditudala. Hemendik, guztiei gonbitea luzatzen dizuet, ahal den neurrian behintzat parte har dezazuen. Ekimenaren aldeko kamixetak erosteko aukera ere badago. http://www.apadrinakilometros.com/


LORTUKO DUGU !!









No hay comentarios:

Publicar un comentario