-Hi Unai, animatze al haiz Ultra Pirineu lasterketara? Garai bateko Cavalls del Vent lasterketa dek, irailaren 20an. Gonbidapen bat jaso diat eta joan nahi nikek maratoia egitera, eta "botillero" bat behar diat. Astebukaera izango hukek eta Gotzon eta hiruok joango gaituk.
-Gotzon? Zein dek hori?-Gotzon Idirin, Gorbeia Suzien lasterketa antolatzen duena. Gure moduko tipoa... ederki pasako diagu.
-Beno, etxen komentatu eta esango diat zerbait.
Gotzon eta Jokinekin, dortsala hartzerakoan. |
Etxeko permisoa lortu ondoren, ostiralean abiatu ginen Bagá aldera. Goizean Jokinekin gelditua nintzen Belate gainean ikustekotan. Bera, Elizondotik etorriko zen lana egin ondoren, eta ni berriz, Donezteben gelditua nintzen lagun zahar batekin gosaltzeko, handik igaro behar nuela probestuz. Gotzon berriz, Iruñan hartuko genuen.
Bertan elkartu ondoren, agurtu eta hirurak abian jarri ginen. Banuen gogoa Gotzon ezagutzekoa. Erreferentzi onak nituen arren, Jokinek esandako "...gure moduko tipoa" esaldiak, konfidantza ematen zidan. Eta etzuen hutsik egin. Martxan jarri orduko, lasterketa, korrikalari eta prentsaren gaian murgildu ginen. Hirurak bere ikuspuntutik aztertzen genituen gaiak, batak antolatzaile baten begietatik, besteak korrikalarienetatik eta nik berriz prentsaren ikuspuntutik. Konturatzerako bazkaltzeko ordua heldu zen. Geldiunea Aierbe herrian egin genuen. Bazkari ederra errepide ixkinean egindakoa. Gotzonek ekarritako tomateak, Jokinen pasta eta Ainhoak etxean egindako patata tortilla izan zen gure menua. Laguntzeko, zerbeza pixkat.
Arratsaldean iritsi ginen Bagá herrira. Herri txikia da, eta nik segituan Zegamaren antza hartu nion. Mendi tartetan ezkutatzen den herriak, Senyera-k leku guztietatik zintzilik zituen. Hara iritsi orduko, Jokin eta Gotzon beraien dortsala hartzera gerturatu ziren. Gauza guztiak hartu eta lasterketa aurretik egiten den "briefing"-era gerturatu ginen, Ainhoa Txurrukarekin batera. Ainhoa, Zegama-Aizkorri lasterketaren aurpegia da eta bera ere bertan zen beste Zegamatar batzuekin batera. Briefing-a eta gero, zerbeza pare bat eta afaltzera joan ginen furgonetara.
Lasterketarako prest |
Hurrengo egunean zuten lasterketa Jokinek eta Gotzonek. Gosaldu ondoren, derrigorrezko materiala prestatu (Gotzonek nahiko buruhauste bazuen bere xirarekin) eta kafetxo bat hartzera atera ginen lasterketa baino lehen. Jakitun, lasterketa Bagá herrian hasi eta Bellver-en amaitzen zela, furgoneta prestatu eta La Molina eski estaziora igoko nintzela pentsatu nuen. 20. km.a zen eta bertan Jokini eman beharreko material guztia prestatu ondoren, irteerara abiatu ginen. Gu gerturatzerako, jende andana bildua zegoen plazako txoko guztietan. Irteera eman orduko, furgonetaruntz abiatu nintzen Jokin eta Gotzon agurtu ondoren. Herritik orduerdiko bidea nuen La Molina-ra eta bertan telekabina bat hartu behar nuen, 2550 metrotara igotzeko. Leku ederra benetan La Molina-ko estazioa !!
Telekabinatik, La Molinako estazioa |
-Qué, ¿de la selección vasca? (Jokinen xira urdina neraman gainean jantzita)
-No, no. Vengo a ayudar a Lizeaga.
-¿Lizeaga?¿Qué eres su manager?
- No, no. A este no le hace falta, ya se arregla sólo. Je,je,je.
-Vale vale. Suerte entonces !! Y, ¿anda bien o qué?
-Va a ganar, para eso hemos venido je,je,je.
Tipoak jarri zuen aurpegia ikustekoa zen !! Pentsatuko zuen, hau dek hau faroleroa !!
La Molina-ko anoa gunean. |
-Ondo al haiz?
-Bai, bai. Janaririk gabe neok, denak jan dizkiat !!
-Dena janda? Ze etorri haiz korri ittea eo hamaiketako ittea?
-Bestela ondo neok. Ea jeitsieran atzean uzten diadan.
-Eutsi potro. Helmugan ikusiko gatxik.
Agurtu ondoren, berriro telekabinan sartu eta furgoneta hartu ostean, Bellver herrira abiatu nintzen amaiera ikustera. Hara iritsi orduko han ziren Zegamako lagunak urduri.
-Eunon Unai. Ze muz ikusi dezu?
-Earki. Gaur seguru gea honekin.
Bertan nintzela, Gotzonen deia jaso nuen mugikorrean. Etzen gauz onik !!
-Ze Gotzon, aberiren bat, ala?
-Ez. Deskalifikatu egin ziatek materialarengatik.
-No jodas !! Ze, xirarengatik?
-Bai motel. GORE menbrana behar omen zian. Hemendik gutxira hor nauk...
Konturatzerako gurekin zen berriro ere Gotzon. Bere kontura parre batzuk egin eta gero (beti ere bere konplizidadearekin) Jokini itxaroten jarri ginen.
Erreferentzien arabera, lehena zetorren eta gu hantxe kamarak eskutan hartuta noiz etorriko zai. Halako batean, bazetorrela esan ziguten eta albo batean argazkia ateratzeko prest nintzela, nor azalduko ta...Dani Tristany.
-Kaguen la p...!!
Ezin sinisturik, Zegamakoei begiratu eta hauen aurpegia ere etzen tiroak botatzeko modukoa. Beno, eztek ezer pasatzen !! Ze nahi diagu ba, orain gutxi ebakuntza egin eta irabazten ikustea !! Handik 10 bat minutura sartu zen Jokin. Aurpegi onenarekin sartu ez bazen ere, guretzat txapelduna bera zen.
Bien arteko penak kontatzen... |
Zerbait jan eta edan ondoren, dutxa eder bat eta masaje bat hartzeko probestu zuten biek. Handik atera eta Iñaki bilbotarrarekin, podiumera. Honek ere beteranoen mailan saria irabazi zuen. Bertan, jaso beharrekoak jaso ondoren, furgoneta hartu eta berriro Bagá aldera. Bertan zerbeza batzuk hartzen pasa genituen hurrengo lau orduak, tripak orru egiten hasi ziren arte. Gaueko 23:30etan joan ginen afaltzera, Zegamako lagunak, Felipe Artigue, Nieves eta gu hiruok. Handik goizeko 1ean irten ginen eta 2:30etan azken zerbezarekin eman genion agurra plazari. Handik lo egitera joan ginen arren, goizeko 4ak baziren oheratu ginenean. Mundua soluzionatzen saiatu ginen beste behin...
Hurrengo goizean herrian bueltatxo bat eman eta agur esan genion herriari.
Astebukaera ederra igaro duguna. Konturatu naiz, korri egiten adina disfrutatu dudala, egin gabe ere. Lagunei laguntzeak poztasun berdina eman dit eta azkena izango ez denaren esperoan gelditzen naiz. Hemendik agur bat eta eskuminak Zegamako lagunei bereziki. Orain badakit zergatik den hain handia Zegama-Aizkorri. Milesker Ramoni, Maiteri, Karlosi, Mariari, Sarari eta Ainhoari !!
Handiak zeate.
Hirurak, Ainhoa Txurrukarekin batera. |