UNAI UGARTEMENDIA

UNAI UGARTEMENDIA...mendi hegaletan gora
Begia noraino, nahia haraino...

viernes, 5 de septiembre de 2014

G2-EHUNMILAK 2014 "Gorputza higatzen doa geruzaz geruza, irrika ez...ez ordea.

Maiatzak 31: Leitzako ultra bukatu eta gero, hitz emanda bezala, Iker lagunari baiezkoa eman diot G2 lasterketa korritzeko.
Ekainak 2: G2an izena eman dut.
Ekainak 4: Felix lagunarekin errepidean korrika nindoala, biki batean ziztada bat eman eta etxera oinez itzuli beharra tokatu zait.
Ekainak13: Hamar egun geldirik eman ondoren, gauean entrenaldi bat egiteko geratua nintzen Iker rekin eta Felixekin. Hasi eta 20 minutura, berriro ere bikiak eztit jarraitzen uzten.
Argi daukat. Uztailaren 11arte enaiz gehiago ibiliko. Irteeera puntuan izango naiz eta hautsi behar badut, han izan dadila. Punto.


Uztailak 8: Juanma Morales fisioak deitu eta bertatik pasatzeko gomendatu dit. Bertara gerturatu, zer dudan esan eta kamilla gainean jartzeko esan dit. Eskuan orratz batzuk hartu eta biki guztian sartzen hasi da. Lehenengo hirurak bale, baina hurrengo zazpitan izarrak ikusi nituen, mareatzera iritsi arte. Kontsultan 10 min. etzanda pasa ondoren, kojoka irten nintzen.


-Ya verás Unai, el viernes estarás perfecto. No te va a doler nada.
-Pero como no me va a doler ! Si estoy cojo !
-Tranqui, confia en mi. Ya me dirás.
Halako batean handik irten eta etxera nindoala, Tolosako ezagun bat.
-Eunon Unai. A ze itxura hi !! Aberi earra in dek, ez?  Hi ez al hintzen ba G2an ateratzekoa?
-Bai, han izatea espero diat behintzat.
-Itxura horrekin nola jungo haiz ba...Jejeje. (Hain itxura kaxkarra ote deu ba...!!).






Uztailak 11: Goizean lagun batzuekin geratua naiz dortsala jaso eta zerbait bazkaltzeko. Ederra izaten da momentua. Maletan derrigorrezko gauza guztiak barnean direla kontrola pasa, eta bazkaltzera. Bertan nahiko entsalada pasta eta arroz, zerbeza ugari eta bi pastel jan ostean, etxerako bidea hartu dugu. Arratsean siesta pixkat egin eta gero, lagunekin geratuak gara Beasainera joateko. Bidean par batzuk egin ditugu, eta lehenbailehen hurrengo egunean beharko ditugun (Etxegaraten eta amaieran) motxilak utzi eta kafetxo bat hartzeko ordua da.

Erdipurdiko korrikalariak...baina jende ederra !! Felix Belaunzaran, Xabier Plazaola, Luis Lasa, Iñaki Insausti, Xabier Lakalle, ni eta Iker Beloki. Llorones Team !!

Konturatzerako irteera puntura joan beharrean gaude. Bertan sartuak gaudela, jendearen izu aurpegiak deigarri egiten zaizkit. Askok lehen aldia izango dute, beste askok iada 5 edo 10. agian. Ni lasai nago, baina badakit ez nagoela txorakerietarako.
Irteera eman orduko, Ikerren alboan jarri eta bikia ondo dagoela konturatzen naiz. Ordizira konturatzerako iritsi gara eta hemendik Zaldibirako bidean, hanka ahal dudan ondoen botatzen saiatzen naiz. Zaldibiko herrian, jende andana elkartu ohi da, eta gaurkoan ere ez dute hutsik egin. Bertan 3 baso ur eta zerbait jan ostean ateratzen gara. Hemendik Larraitzeraino kontu handiagoarekin ibili behar dudala pentsarazten diot neure buruari. Hitz egiteko gogo gutxirekin noa, eta aurrean Igor Larrañaga eta Paul Vilumbrales ikusten ditut. Biak agurtu ditut, eta nire barnean zein talde polita egin dezakegun pentsatzen jarria nago, igoeran pentsatuz. Egia esan, oso luze egiten ari zait. Jeitsierak oso arriskutsuak zeuden eta botatzen ari zen euriak etzuen asko laguntzen. Konturatzerako, eta tramo txarrena pasata nuela uste nuenean lehen erorketa.
-Pu.. Soria. Earki hasi gatxik !! Etzakau bela aillatuik (neure buruari) !!
Handik Larraitzeraino enuen burua altxa ere egin. Bertako anoa gunean, bi botilak urez bete, beste 3 ur trago, 3 platano zati eta bokadillo bat jan nituen. Tripa ederki bete eta Iker Etxeberria agurtu ondoren, Txindokiko bidea hartu genuen. Igoera nahiko txukun egin ondoren, niretzako tramorik aspergarrienean sartu ginen. Eguraldiak ere etzuen asko laguntzen eta ordurako iada oinetakoak lokatzez josiak nituen. Uarraingo puntua pasa eta Lizarrustiko jeitsiera zailean murgildu gara. Zorua ez dago txantxetarako eta nire preokupazio bakarra ere, bikien asuntoa, ondo zihoan. 29. km.an sartu orduko, gauaren ixiltasunean jeisten ari nintzela...ZAPLA !! Eta lurrera !! Mendiaren erorketarekin irristatu eta ukalondoa lurrean jarri nuenean, sorbalda aurrera joan eta izugarrizko ziztada sentitu dut. Momentuan, bastoia eta gainean neraman txapelak alde egin didate.
-Ze Unai, ondo (Ikerrek albotik)?
-Ostia !! Latza hartu diat !! Sorbalda atera dudala uste det.
-No jodas !!
-Bai bai...
Halako batean, makila eta txapela jaso eta besoa gorputzaren kontra jarri eta beherantz goaz. Momentuan ez dut min haundirik, eta horrela jarraituko dudala pentsatzen dut Lizarrustiraino. Beheruntz nindoala, bertan sartuko naizela eta begirada bat botatzeko esango diet. Ordurako mina areagotzen hasia zen eta bastoia ezin nuen lurrean ipini. Ederki kostata iritsi nintzen Lizarrustiko anbulantzira !!
-Gabon. Baten batek begiratuko didazue ea sorbalda nola dudan?
Anbulantzian nor egongo ta, Andoaingo ezagun bat.
-Ostia !! Pero tu eres de Andoain, ¿no? Ugarte...
-Hombre Valentin !! ¿Me podríais mirar esto?
Begira jarri eta besoa mugitu orduko...
-Tiene el hombro fuera. Un vendaje fuerte y para Zumarraga.
Momentuan Ikerrek ere erretiratzea pentsatu zuen. Ordurako, gainean neramatzan kamixeta, xira eta makilak kendu eta bertako baten jertxea jarri eta anbulantzian sartu ninduten, Zumarragararuntz. Han sartu orduko eta nekearen ondorioz, lo hartu nuen. Hara iritsi orduko, gurpildun aulki batean exeri eta barrura.
-Gabon. ¿Qué te ha pasado? 
-Gabon. Me he caido bajando a Lizarrusti y me parece que se me ha salido el hombro.
-Ya viene el primer loco del día. Me parece que va a ser una noche larga...


Bertan jasotako "atentzioa" bikaina izan zen, eta froga batzuk egin ostean, sorbalda aterata nuela esan zidaten. Bertan sartu zidaten, baita besoa hiru astetan kabestrilloan izan behar nuela esan. Iada bertaratua zen Ikerren txankleta eta kamixeta bat jarri ostean, Beasaingo kiroldegiko bidea hartu genuen. Bertan dutxa eder bat eta zerbait jan ondoren, etxerako bidea. 
Bai, hemen bukatu ziren nire aurtengo G2-ak. Hurrengoan beharko du...

Eskerrak eman beste behin etxekoei, Izadi Kirolak-eko lagunei (haundiak zeate), Iker Beloki-ri (beti bezela hire lekuan), Ternua, Riki Idiakezi (dortsal honek amaiera hobea merezi zian), Juanma Morales (artixta beste behin) Llorones Team-eko kideei, eta Mikel Valdibielsori. Bai, Mikeli ere bai !! Istripua izan eta handik astebetera jasotako deia, benetan eskertu nuen. Horrelako detaileetan ikusten da proba baten haunditasuna, eta bai, Ehunmilak-G2 proba, benetan handia da. 

Eta hurrengoa zer ?




No hay comentarios:

Publicar un comentario