UNAI UGARTEMENDIA

UNAI UGARTEMENDIA...mendi hegaletan gora
Begia noraino, nahia haraino...

jueves, 11 de diciembre de 2014

Maratoia? Hogeigarrenean aidanez...I. zatia

1999ko iraila izango zen Andoaingo kiroldegian geundela, maratoi hitza barneratu nuela. Eta zergatik ez probatu 42,195 metrotako distantzia? Aurreko urtean Juani Urrutia lagunak probatua zuen eta horrela bota zigun arratsalde hartan. Gorka Bueno lagunarekin hitz egin ondoren, saiatzeko aukera ikusi genuen. Etxera joan, eta afaltzen hasterako mahaiean bota nuen:

-Azaroan maratoia egiteko asmoa degu.
Esaldia amaitzerako, amak albotik:
-Maratoia? Ez al haiz konturatu osabak nola amaitu zituen egindako biak? Txoratu ala?

Arrazoi zuen. Tolosan bizi nuen osabak, probatua zuen bertan jasaten den egurra. Bi aldiz egina zuen, eta bietan ikaragarri gaizki bukatu zuen. Bigarrengo aldian, ospitalean amaitzera arte. Deshidratazioak jota, bertan igaro zituen hurrengo egunak. Han bukatu ziren maratoiarekiko kontuak osabarentzat.
Nik egia esan, enion errespeto handirik distantziari. Aurreko urtetan Behobiako lasterketa probatua nuen eta ondo moldatu nintzen. beraz, maratoirako prestaketan hasi nintzen. Gure entrenaldi luzeena, 20 km.takoa izan zen. Bezperan gogoan dut, afaltzeko garaian urduri sentitzen hasi nintzela.
Goizean jeiki eta Juani eta Gorka hartu ondoren, Donostiaruntz abiatu ginen. Azken orduan herrikidea zen Iñaki Etxeberria ere elkartu zitzaigun. Iñakik teoria argi zeukan, lehen km.tik 5 min/km.tako erritmoa eramango genuen eta berak behintzat, ura besterik etzuen edango. Guk, harrapatzen genuen guztia. Lasterketa ederki joan zen eta konturatzerako gogoan dut 25. km.ra iritxi ginela. Gero 30 era eta konturatzerako 35. geunden. Neure buruari galdetzen nion. Eta hau al da maratoiaren gogortasun guztia? 7 km. besterik ez dira gelditzen eta...Hau pentsatu eta handik km. batera,... ia ezin nuen ibili ere egin. Kag...A ze mixeria !! Hankak harriak baño gogorrago jarri zitzaizkidan. Ordurako erritmo berbera mantentzeko tenorean, gorputzak aldaketa eskatzen zuen. Edo erritmoa pixkat bizitu edo enuen helmugara iristeko aukerarik. 
-Bueno mutilak, nik erritmoa pixkat igo edo bestela eztiat bukatzen. 
Ordurako Iñaki ere, harrapatzen zuen guztia edaten hasia zen. Halako batean erritmoa zerbait azkartu eta amaitzeko aukera izan nuen...3,28:45 izan zen nire denbora. Helmuga igaro orduko nire hitzak hauek izan ziren. "Bale Unai, probatu dek, baiña maratoiak ikusi hau betirako". Oso gogorra egin zitzaidan amaiera. Dutxatu ondoren, bazkaltzera joan ginen. Pote pare bat hartu ondoren, Alde Zaharreko jatetxe batera gerturatu ginen. Behin bazkaltzen hasi ginela, burua lasaitu eta...hurrengoa prestazen hasi ginen. Bizitzaren girabueltak...
2000. urteko maratoian Gorka (987) eta Juanirekin (985).
Ezkerrean, Tummo Turbo irabazlea. Izena ere aproposa zuen !!

Horrela hasi zen nire maratoiarekiko erlazioa. Handik aurrera, urtero egiten genuen Donostiako maratoia. Urte batzuk igaro eta gero, 2005ean kanpora joateko aukera aztertzen hasi ginen. Orduan askotan batera lasterka ibiltzen ginen Iñosken Mujika eta biok Parisera korritzera joateko aukera probestu genuen. Bikoteak hartu, eta bost egunetako opor txikiak egiteko aprobetxatuko genuen maratoia korritzeko. Bertan Imanol Arruti laguna ere han zebilen. Goizean goiz jeiki eta egun guztian Parisen bueltaka ibili ondoren, bueltazen ginen hotelera. Gogoan dut, maratoiaren aurreko egunean nola oheratu ginen gaueko 12tan...neka neka eginda. Gure agurra hau izan zen, oheratu aurretik:
-Eta bihar zer egin behar diagu? Erdi hilik gaudek eta...
Goizean jeiki eta gosaltzen ari ginela, biak "xixko " eginda geunden...Irteeran egun hartan 35000 korrikalari elkartu ginen. Latza !! Nola hala amaitu genuen eta hurrengo egunean, ezpain guztiak altxa zitzaizkidan deshidratazioaren ondorioz. Halaxe izan nituen hurrengo hilabete oso batean.
Hori izan zen kanpoan korritako lehen maratoia.

Paris 2005. Iñosken Mujika lagunarekin.

Bartzelona 2006. Anartz Egimendia lagunarekin.
Neguan Donostian izaten genuen zita nagusiari, udaberriko maratoia gehitu genion, eta hurrengo urtean Bartzelonako maratoia egin nahi genuen. Azken orduan izandako arazo batzurengatik, Iñoskenek ezin izango zuen korri egin eta orduan lankide nuen Anartz Egimendiak lagundu ninduen. Egun ederrak igaro genituen Bartzelona aldean. Hau ere amaitu genuen. Itzela izan zen Anartzek amaitzeko izan zuen adorea... hiru aste bakarrik entrenatzen ibili eta gero. 2014ean berriro ikusiko ote gera Bartzelonako maratoian ?






2007an berriro ere, maletak prestatu eta Gorka Bueno eta Joseba Collantesekin,
2007 Erroma. Joseba Collantes eta Gorka Buenorekin
Erromara egin genuen txangoa. Gorka eta Joseba etziren asko ezagutzen eta ni nintzen bien zubi lanak egiten. Ikaragarri ondo pasa genuen. Gorka eta ni amaitzeko asmotan joan baginen ere, Joseba denbora egitera joan zen. Eguna bapo jaten eta edaten pasatzen genuen, eta nola ahaztu han jandako pizza eta pasta ezberdinak eta "Birra Moretti" zerbeza hura !! Ez ditut inoiz ahaztuko, gauean ohera sartu baino lehen, Josebak, bere "porrotxoaren" laguntzarekin egindako denboren taula pila haiek. A ze parrak egiten genituen Gorka eta biok !! Erromako maratoia benetan gogorra da. Km. mordo bat "pabes" gainean dira, eta horkatilek sufritzen dutena ezin da deskribatu. Hala ere, Erroma guztia korrika igarotzeak, hori eta gehiago merezi zuen. Eta hau ere amaitu genuen...

Hauek izan ziren nire maratoiarekiko hastapenak. Bertan igarotako momentu eta egindako lagunak, maratoian pairatzen den sufrimentua ere ahazten dute. Hurrengoan, aurtengoaren kronika eta bitxikeri batzuk kontatuko dizkizuet

miércoles, 24 de septiembre de 2014

ULTRA PIRINEU-2014 "Dena ez da korri egitea..."

Irailaren aurreneko egunetan Jokin Lizeaga lagunaren dei bat jaso nuen.
-Hi Unai, animatze al haiz Ultra Pirineu lasterketara? Garai bateko Cavalls del Vent lasterketa dek, irailaren 20an. Gonbidapen bat jaso diat eta joan nahi nikek maratoia egitera, eta "botillero" bat behar diat. Astebukaera izango hukek eta Gotzon eta hiruok joango gaituk.
-Gotzon? Zein dek hori?
-Gotzon Idirin, Gorbeia Suzien lasterketa antolatzen duena. Gure moduko tipoa... ederki pasako diagu.
-Beno, etxen komentatu eta esango diat zerbait.

Gotzon eta Jokinekin, dortsala hartzerakoan.

Etxeko permisoa lortu ondoren, ostiralean abiatu ginen Bagá aldera. Goizean Jokinekin gelditua nintzen Belate gainean ikustekotan. Bera, Elizondotik etorriko zen lana egin ondoren, eta ni berriz, Donezteben gelditua nintzen lagun zahar batekin gosaltzeko, handik igaro behar nuela probestuz. Gotzon berriz, Iruñan hartuko genuen.
Bertan elkartu ondoren, agurtu eta hirurak abian jarri ginen. Banuen gogoa Gotzon ezagutzekoa. Erreferentzi onak nituen arren, Jokinek esandako "...gure moduko tipoa" esaldiak, konfidantza ematen zidan. Eta etzuen hutsik egin. Martxan jarri orduko, lasterketa, korrikalari eta prentsaren gaian murgildu ginen. Hirurak bere ikuspuntutik aztertzen genituen gaiak, batak antolatzaile baten begietatik, besteak korrikalarienetatik eta nik berriz prentsaren ikuspuntutik. Konturatzerako bazkaltzeko ordua heldu zen. Geldiunea Aierbe herrian egin genuen. Bazkari ederra errepide ixkinean egindakoa. Gotzonek ekarritako tomateak, Jokinen pasta eta Ainhoak etxean egindako patata tortilla izan zen gure menua. Laguntzeko, zerbeza pixkat.

Arratsaldean iritsi ginen Bagá herrira. Herri txikia da, eta nik segituan Zegamaren antza hartu nion. Mendi tartetan ezkutatzen den herriak, Senyera-k leku guztietatik zintzilik zituen. Hara iritsi orduko, Jokin eta Gotzon beraien dortsala hartzera gerturatu ziren. Gauza guztiak hartu eta lasterketa aurretik egiten den "briefing"-era gerturatu ginen, Ainhoa Txurrukarekin batera. Ainhoa, Zegama-Aizkorri lasterketaren aurpegia da eta bera ere bertan zen beste Zegamatar batzuekin batera. Briefing-a eta gero, zerbeza pare bat eta afaltzera joan ginen furgonetara.

Lasterketarako prest

Hurrengo egunean zuten lasterketa Jokinek eta Gotzonek. Gosaldu ondoren, derrigorrezko materiala prestatu (Gotzonek nahiko buruhauste bazuen bere xirarekin) eta kafetxo bat hartzera atera ginen lasterketa baino lehen. Jakitun, lasterketa Bagá herrian hasi eta Bellver-en amaitzen zela, furgoneta prestatu eta La Molina eski estaziora igoko nintzela pentsatu nuen. 20. km.a zen eta bertan Jokini eman beharreko material guztia prestatu ondoren, irteerara abiatu ginen. Gu gerturatzerako, jende andana bildua zegoen plazako txoko guztietan. Irteera eman orduko, furgonetaruntz abiatu nintzen Jokin eta Gotzon agurtu ondoren. Herritik orduerdiko bidea nuen La Molina-ra eta bertan telekabina bat hartu behar nuen, 2550 metrotara igotzeko. Leku ederra benetan La Molina-ko estazioa !!




Telekabinatik, La Molinako estazioa
Behin han, refugioan kafe bat hartu eta esperoan jarri nintzen. Bista ederrak zeuden eta gozatzeko parada izan nuen. Han nengoela, bertako batek galdera bota zidan.
-Qué, ¿de la selección vasca? (Jokinen xira urdina neraman gainean jantzita)
-No, no. Vengo a ayudar a Lizeaga.
-¿Lizeaga?¿Qué eres su manager?
- No, no. A este no le hace falta, ya se arregla sólo. Je,je,je.
-Vale vale. Suerte entonces !! Y, ¿anda bien o qué?
-Va a ganar, para eso hemos venido je,je,je.
Tipoak jarri zuen aurpegia ikustekoa zen !! Pentsatuko zuen, hau dek hau faroleroa !!







La Molina-ko anoa gunean.
Konturatzerako lasterkariak urrutitik nabari ziren eta zein etorriko aurrean eta...Jokin Lizeaga eta lasterketako garaile, Dani Tristany kataluniarra. Prestatuak nituen gelak eman, ura edatera derrigortu eta galdetu nion.
-Ondo al haiz?
-Bai, bai. Janaririk gabe neok, denak jan dizkiat !!
-Dena janda? Ze etorri haiz korri ittea eo hamaiketako ittea?
-Bestela ondo neok. Ea jeitsieran atzean uzten diadan.
-Eutsi potro. Helmugan ikusiko gatxik.





Agurtu ondoren, berriro telekabinan sartu eta furgoneta hartu ostean, Bellver herrira abiatu nintzen amaiera ikustera. Hara iritsi orduko han ziren Zegamako lagunak urduri.
-Eunon Unai. Ze muz ikusi dezu?
-Earki. Gaur seguru gea honekin.
Bertan nintzela, Gotzonen deia jaso nuen mugikorrean. Etzen gauz onik !!
-Ze Gotzon, aberiren bat, ala?
-Ez. Deskalifikatu egin ziatek materialarengatik.
-No jodas !! Ze, xirarengatik?
-Bai motel. GORE menbrana behar omen zian. Hemendik gutxira hor nauk...
Konturatzerako gurekin zen berriro ere Gotzon. Bere kontura parre batzuk egin eta gero (beti ere bere konplizidadearekin) Jokini itxaroten jarri ginen.
Erreferentzien arabera, lehena zetorren eta gu hantxe kamarak eskutan hartuta noiz etorriko zai. Halako batean, bazetorrela esan ziguten eta albo batean argazkia ateratzeko prest nintzela, nor azalduko ta...Dani Tristany.
-Kaguen la p...!!


Ezin sinisturik, Zegamakoei begiratu eta hauen aurpegia ere etzen tiroak botatzeko modukoa. Beno, eztek ezer pasatzen !! Ze nahi diagu ba, orain gutxi ebakuntza egin eta irabazten ikustea !! Handik 10 bat minutura sartu zen Jokin. Aurpegi onenarekin sartu ez bazen ere, guretzat txapelduna bera zen.

Bien arteko penak kontatzen...

Zerbait jan eta edan ondoren, dutxa eder bat eta masaje bat hartzeko probestu zuten biek. Handik atera eta Iñaki bilbotarrarekin, podiumera. Honek ere beteranoen mailan saria irabazi zuen. Bertan, jaso beharrekoak jaso ondoren, furgoneta hartu eta berriro Bagá aldera. Bertan zerbeza batzuk hartzen pasa genituen hurrengo lau orduak, tripak orru egiten hasi ziren arte. Gaueko 23:30etan joan ginen afaltzera, Zegamako lagunak, Felipe Artigue, Nieves eta gu hiruok. Handik goizeko 1ean irten ginen eta 2:30etan azken zerbezarekin eman genion agurra plazari. Handik lo egitera joan ginen arren, goizeko 4ak baziren oheratu ginenean. Mundua soluzionatzen saiatu ginen beste behin... 

Hurrengo goizean herrian bueltatxo bat eman eta agur esan genion herriari. 

Astebukaera ederra igaro duguna. Konturatu naiz, korri egiten adina disfrutatu dudala, egin gabe ere. Lagunei laguntzeak poztasun berdina eman dit eta azkena izango ez denaren esperoan gelditzen naiz. Hemendik agur bat eta eskuminak Zegamako lagunei bereziki. Orain badakit zergatik den hain handia Zegama-Aizkorri. Milesker Ramoni, Maiteri, Karlosi, Mariari, Sarari eta Ainhoari !!

Handiak zeate.

Hirurak, Ainhoa Txurrukarekin batera.

viernes, 5 de septiembre de 2014

G2-EHUNMILAK 2014 "Gorputza higatzen doa geruzaz geruza, irrika ez...ez ordea.

Maiatzak 31: Leitzako ultra bukatu eta gero, hitz emanda bezala, Iker lagunari baiezkoa eman diot G2 lasterketa korritzeko.
Ekainak 2: G2an izena eman dut.
Ekainak 4: Felix lagunarekin errepidean korrika nindoala, biki batean ziztada bat eman eta etxera oinez itzuli beharra tokatu zait.
Ekainak13: Hamar egun geldirik eman ondoren, gauean entrenaldi bat egiteko geratua nintzen Iker rekin eta Felixekin. Hasi eta 20 minutura, berriro ere bikiak eztit jarraitzen uzten.
Argi daukat. Uztailaren 11arte enaiz gehiago ibiliko. Irteeera puntuan izango naiz eta hautsi behar badut, han izan dadila. Punto.


Uztailak 8: Juanma Morales fisioak deitu eta bertatik pasatzeko gomendatu dit. Bertara gerturatu, zer dudan esan eta kamilla gainean jartzeko esan dit. Eskuan orratz batzuk hartu eta biki guztian sartzen hasi da. Lehenengo hirurak bale, baina hurrengo zazpitan izarrak ikusi nituen, mareatzera iritsi arte. Kontsultan 10 min. etzanda pasa ondoren, kojoka irten nintzen.


-Ya verás Unai, el viernes estarás perfecto. No te va a doler nada.
-Pero como no me va a doler ! Si estoy cojo !
-Tranqui, confia en mi. Ya me dirás.
Halako batean handik irten eta etxera nindoala, Tolosako ezagun bat.
-Eunon Unai. A ze itxura hi !! Aberi earra in dek, ez?  Hi ez al hintzen ba G2an ateratzekoa?
-Bai, han izatea espero diat behintzat.
-Itxura horrekin nola jungo haiz ba...Jejeje. (Hain itxura kaxkarra ote deu ba...!!).






Uztailak 11: Goizean lagun batzuekin geratua naiz dortsala jaso eta zerbait bazkaltzeko. Ederra izaten da momentua. Maletan derrigorrezko gauza guztiak barnean direla kontrola pasa, eta bazkaltzera. Bertan nahiko entsalada pasta eta arroz, zerbeza ugari eta bi pastel jan ostean, etxerako bidea hartu dugu. Arratsean siesta pixkat egin eta gero, lagunekin geratuak gara Beasainera joateko. Bidean par batzuk egin ditugu, eta lehenbailehen hurrengo egunean beharko ditugun (Etxegaraten eta amaieran) motxilak utzi eta kafetxo bat hartzeko ordua da.

Erdipurdiko korrikalariak...baina jende ederra !! Felix Belaunzaran, Xabier Plazaola, Luis Lasa, Iñaki Insausti, Xabier Lakalle, ni eta Iker Beloki. Llorones Team !!

Konturatzerako irteera puntura joan beharrean gaude. Bertan sartuak gaudela, jendearen izu aurpegiak deigarri egiten zaizkit. Askok lehen aldia izango dute, beste askok iada 5 edo 10. agian. Ni lasai nago, baina badakit ez nagoela txorakerietarako.
Irteera eman orduko, Ikerren alboan jarri eta bikia ondo dagoela konturatzen naiz. Ordizira konturatzerako iritsi gara eta hemendik Zaldibirako bidean, hanka ahal dudan ondoen botatzen saiatzen naiz. Zaldibiko herrian, jende andana elkartu ohi da, eta gaurkoan ere ez dute hutsik egin. Bertan 3 baso ur eta zerbait jan ostean ateratzen gara. Hemendik Larraitzeraino kontu handiagoarekin ibili behar dudala pentsarazten diot neure buruari. Hitz egiteko gogo gutxirekin noa, eta aurrean Igor Larrañaga eta Paul Vilumbrales ikusten ditut. Biak agurtu ditut, eta nire barnean zein talde polita egin dezakegun pentsatzen jarria nago, igoeran pentsatuz. Egia esan, oso luze egiten ari zait. Jeitsierak oso arriskutsuak zeuden eta botatzen ari zen euriak etzuen asko laguntzen. Konturatzerako, eta tramo txarrena pasata nuela uste nuenean lehen erorketa.
-Pu.. Soria. Earki hasi gatxik !! Etzakau bela aillatuik (neure buruari) !!
Handik Larraitzeraino enuen burua altxa ere egin. Bertako anoa gunean, bi botilak urez bete, beste 3 ur trago, 3 platano zati eta bokadillo bat jan nituen. Tripa ederki bete eta Iker Etxeberria agurtu ondoren, Txindokiko bidea hartu genuen. Igoera nahiko txukun egin ondoren, niretzako tramorik aspergarrienean sartu ginen. Eguraldiak ere etzuen asko laguntzen eta ordurako iada oinetakoak lokatzez josiak nituen. Uarraingo puntua pasa eta Lizarrustiko jeitsiera zailean murgildu gara. Zorua ez dago txantxetarako eta nire preokupazio bakarra ere, bikien asuntoa, ondo zihoan. 29. km.an sartu orduko, gauaren ixiltasunean jeisten ari nintzela...ZAPLA !! Eta lurrera !! Mendiaren erorketarekin irristatu eta ukalondoa lurrean jarri nuenean, sorbalda aurrera joan eta izugarrizko ziztada sentitu dut. Momentuan, bastoia eta gainean neraman txapelak alde egin didate.
-Ze Unai, ondo (Ikerrek albotik)?
-Ostia !! Latza hartu diat !! Sorbalda atera dudala uste det.
-No jodas !!
-Bai bai...
Halako batean, makila eta txapela jaso eta besoa gorputzaren kontra jarri eta beherantz goaz. Momentuan ez dut min haundirik, eta horrela jarraituko dudala pentsatzen dut Lizarrustiraino. Beheruntz nindoala, bertan sartuko naizela eta begirada bat botatzeko esango diet. Ordurako mina areagotzen hasia zen eta bastoia ezin nuen lurrean ipini. Ederki kostata iritsi nintzen Lizarrustiko anbulantzira !!
-Gabon. Baten batek begiratuko didazue ea sorbalda nola dudan?
Anbulantzian nor egongo ta, Andoaingo ezagun bat.
-Ostia !! Pero tu eres de Andoain, ¿no? Ugarte...
-Hombre Valentin !! ¿Me podríais mirar esto?
Begira jarri eta besoa mugitu orduko...
-Tiene el hombro fuera. Un vendaje fuerte y para Zumarraga.
Momentuan Ikerrek ere erretiratzea pentsatu zuen. Ordurako, gainean neramatzan kamixeta, xira eta makilak kendu eta bertako baten jertxea jarri eta anbulantzian sartu ninduten, Zumarragararuntz. Han sartu orduko eta nekearen ondorioz, lo hartu nuen. Hara iritsi orduko, gurpildun aulki batean exeri eta barrura.
-Gabon. ¿Qué te ha pasado? 
-Gabon. Me he caido bajando a Lizarrusti y me parece que se me ha salido el hombro.
-Ya viene el primer loco del día. Me parece que va a ser una noche larga...


Bertan jasotako "atentzioa" bikaina izan zen, eta froga batzuk egin ostean, sorbalda aterata nuela esan zidaten. Bertan sartu zidaten, baita besoa hiru astetan kabestrilloan izan behar nuela esan. Iada bertaratua zen Ikerren txankleta eta kamixeta bat jarri ostean, Beasaingo kiroldegiko bidea hartu genuen. Bertan dutxa eder bat eta zerbait jan ondoren, etxerako bidea. 
Bai, hemen bukatu ziren nire aurtengo G2-ak. Hurrengoan beharko du...

Eskerrak eman beste behin etxekoei, Izadi Kirolak-eko lagunei (haundiak zeate), Iker Beloki-ri (beti bezela hire lekuan), Ternua, Riki Idiakezi (dortsal honek amaiera hobea merezi zian), Juanma Morales (artixta beste behin) Llorones Team-eko kideei, eta Mikel Valdibielsori. Bai, Mikeli ere bai !! Istripua izan eta handik astebetera jasotako deia, benetan eskertu nuen. Horrelako detaileetan ikusten da proba baten haunditasuna, eta bai, Ehunmilak-G2 proba, benetan handia da. 

Eta hurrengoa zer ?




miércoles, 9 de julio de 2014

TEST DE ZAPATILLAS TREKSTA ALTER EGO M

Marca: TREKSTA.
Modelo: ALTER EGO M.
Color: Naranja/Gris.
Talla: EU-42 / US-9 / UK-8 / COR-27
Testadas con calcetines LURBEL Mod: Desafio.





Introducción: Esta vez vamos a analizar la marca TREKSTA, y mas concreto el modelo ALTER EGO M. La marca coreana ha sacado al mercado esta zapatilla de trail con su innovadora tecnologia NESTFIT, que parte del analisis de más de 20.000 pies para crear un calzado adaptado,con forma de pie en todo su contorno y base, que mejora la comodidad y disminuye las rozaduras.






Sensaciones al ponernoslas: Al ponernos las zapatillas ALTER EGO M, nuestros pies quedan muy bien sujetos. Su comodidad al encajar el pie es excelente, ya que se encajan como un guante.Su calce PFS con proporciona la estabilidad y comodidad necesaria para sus actividades al aire libre.






Suela: Aunque las suelas Hypergrip se comportan mejor en caminos rocosos, su ligereza y agarre es bastante bueno, tanto en barro como en terreno seco.Sus tacos de 6 m/m. en la suela nos proporcionan suficiente agarre.





Plantilla: Su plantilla con forma exagerada del contorno de un pie, no deja huecos en el interior del calzado. Sus tres densidades, proporcionan un correcto apoyo en cada area del pie.





Sujeción a la zapatilla: Su forma ancha en la parte delantera nos proporcionara una gran sujeción. Excelente calzado para gente con los pies muy anchos. Sus pocas costuras en el interior, nos evitaran las rozaduras tan frecuentes entre los corredores de montaña.




Comportamiento: Después de probarlas en terrenos humedos y secos, decir que el comportamiento es bastante parecido en los dos. Se nota que TREKSTA siendo una marca de montaña, le da mucha importancia  a la suela. Su ligereza en seco, nos proporciona una gran estabilidad y sensación de comodidad. En mojado, pierde un poco la estabilidad.




Conclusiones: Zapatilla ligerísima para hacer carreras de montaña hasta 30-40 kms. Recomiendo coger un numero mayor que el que utilizáis habitualmente.

Calidad/precio = Bueno.
Nota general = 7,5.


P.V.P = 74, 95 euros.

La encontrareís en: IZADI KIROLAK 
(Calle Usandizaga, 18  DONOSTIA  943-293520).

lunes, 7 de julio de 2014

Nire G2... "Linfangioleiomiomatosis" gaixotasuna dutenengatik



Maiatzak 3. Goizeko 11.45 etan Mikel Lopetegi bizilagunarekin geratua nintzen "San Filipo" gaixotasunaren alde egin behar zuten ultratrailean parte hartzeko. Berau osorik, Luis Lasa eta Juan Zubia ibartarrek egin beharreko ekimena zen, eta bidean (100 km.) jendea biltzen joango gitzaizkion. Goizeko 5 etan hasi eta eta arratseko 8 rak arte ibiliko ziren Tolosaldeko mendietan barrena, amaiera Ibarran izango zuen arte. Guk, Alegitik hasi eta Ibarrarainoko zatia egin nahi genuen, denera 50 km. eta artean Albiztur, Asteasu, Zizurkil, Aduna eta Billabona pasako genituen besteak beste.Han zain geundela, furgoneta batetik ahots bat somatu genuen:
-Egunon? Hemendik igarotzen al da martxa?
-Bai. Gu behintzat hemen itxaroten ari gara, ea noiz etortzen diren zain.
Berau, Alain Muriedas mungiatarra zen. Bai, Mungiarra, bai !! Maite neskalaguna alboan zuela, furgonetatik salto egin eta hizketan hasi ginen. Orduan kontatu zigun, nola Zorione bere arrebak gaixotasun arraro bat zuen eta zerbaitetan lagundu nahi zuela. Gaixotasuna ederki azaleratu zigun, bai noski. Arrebak 38 urte ditu, eta egunetik egunera arnas gutxiago hartzen dute bere birikek. Mikel eta ni, ixilik utzi gintuen denbora batean. Gertutik gaixotasun larriak ezgutu ditugunok, badakigu zertan ari zen.


Mikel Lopetegi eta Euge Zubelzurekin.

Segituan erlazio bikaina sortu genuen. Konturatzerako, korrika zetozenak Alegira iritxi ziren. Bidean, arrebaren aldeko ekimen luze bat prestatzen ari zela (Gasteiz-Mungia, 250 km.), eta ahal zituen kamixeta gehienak lortzen ari zela ere esan zigun. Nik, segituan jarri nuen irudimena martxan. Ezagutzen ditudan lagun "famoso" batzuen kamixeta sinatuak lortzen ahaleginduko nintzen, ahal nuen moduan. Eta batzuk lortu ditugu...Azkar igaro ziren eginbeharreko 50 km.ak. Konturatzerako Ibarrara iritxi ginen. Laguntalde polit bat egin genuen Alain, Euge, Mikel, Anoetako beste Mikel, Luis, Ion, Juan..
Arazo bakarra, ekimenaren data zen. Uztailak 11eko astebukaera izango zen eta ni non eta...G2 lasterketan. Pena izugarria ematen dit, km. batzuk egin ezin izana, baina ziur izan igandean Mungian izango naizela zuen zain, eta ahal badut behintzat azken kilometroak egingo ditudala. Hemendik, guztiei gonbitea luzatzen dizuet, ahal den neurrian behintzat parte har dezazuen. Ekimenaren aldeko kamixetak erosteko aukera ere badago. http://www.apadrinakilometros.com/


LORTUKO DUGU !!









miércoles, 4 de junio de 2014

E.H.M.E-2014 "Beste urte bat jan diogu bizitzari..."

Denbora da azken kronika idatzi nuela. Aurreko proiektuari amaiera emateko ere denborarik ez genuen hartu. Bi urtetan egin beharreko ultrak amaitzeko aukerarik izan ez genuenez, aurreko bloga (http://gutxienez42km.blogspot.com.es/2012/06/proyecto-gutxienez-42.html) itxitzat eman genuen. Oraingoan, bakarrik idatziko dut honetan, eta bertan egindako lasterketei buruz, materialari buruz eta mendi lasterketen munduan gertazen diren bitxikeriez arituko naiz.


Euskal Herria Mendi Erronka 65 Km. eta 3600 D+.


65 km...3600 D+
Lehengo urtean bezala, aurten ere Leitzan ospatzekoa zen II.Euskal Herria Mendi Erronka (http://ehmendierronka.com/es). Iñaki Pazos eta ESAITen gidaritzapean ospatzen den lasterketa hau, Leitzan izaten da. Aurreko urteko arrakasta ikusita, aurtengoa ere etzen gutxiagorako izan. Bertan 750 korrikalari/ero/burugabe elkartu ginen irteera puntuan. Aurtengoak ere, iaz bezala, 65 km. eta 3600 m D+ izango zituen, Aralarren barrena.

Tolosan bizi naizenetik, bertako jendearekin irtetzen naiz korri egitera ahal dudan gehienetan. Bertako batek, "Llorones Team" izena jarri zion taldeari. Tartean 10-12 lasterkari ibiltzen gara gora eta behera. Denak Tolosakoak ez dira, eta artean Ibarra, Belauntza, Berastegi, Berrobi eta Andoaingo bat biltzen gara.

Mikel.L, Felix. B, Xabi.L,Aitor.E, Iñaki.I eta ni.


Aurtengorako, gehienak behintzat, begiz jota genuen lasterketa. Aurreko hilabetetan egindako kilometro gehienak, honi begira egindakoak izan ziren. Azken urteko belauneko mina, iada fijo gelditu arren, korrikarako gehienetan behintzat errespetatu digu.
Ostiral arratsean Leitzara gerturatu ginen dortsala hartzeko asmoz. Lehenengo sorpresa, Iker Karreraren partaidetza izango zen. Iritxi orduko nabaria zen, hurrengo egunean izandako jende andanaren aztarna. Dortsala hartu ondoren, etxerako bidea hartu genuen, hurrengo goizean goiz jeiki beharra baitzegoen. Gauean, hurrengo egunean erabiliko genuen material guztia pilatu eta lehenbizikoz erabiliko nuen "inbentu" txikia probatu nuen, Izadi Kirolak-ekoen laguntzarekin makillak bilduta eramateko "artilujioa". 
Izaki Kirolakekoen laguntzarekin.
Goizeko 5.45 etan txiripaz begia ireki, eta juxtu juxtu bada ere enintzen lo gelditu. Mikel bizilagunarekin, 6.15etan gelditua nintzen, etxe azpiko okindegian lasai gosaltzeko. Bertan ederki gosaldu ondoren, Mikelen gurasoen autoan sartu eta Leitzaruntz abiatu ginen. Goiza, triste zegoen eta nabaria zen gauean botatako euri zaparrada. Bertaratu orduko, kuadrillako Iker Beloki ikusi eta batera joan ginen maleta uztera. Ezagunei kasu egin, komunetik buelta eta konturatzerako irteeran ginen. 
Goizeko 8tan eman zitzaion hasera lasterketari. Irteeran besteak beste Iker Karrera, Zigor Iturrieta, Imanol Goñi...eta "Llorones Team"-ekoak. Lasterketa hasi eta berehala (1,5 km.an), eskuinetara begiratu eta nor ikusiko eta...¡¡Marco Olmo handia!! A ze ohorea, ultratrailetako ikono baten ondoan metro batzuk egitea. Oraindik sasoiko dago...¡¡65 urterekin !! (nire aitaren adin berbera).
Marco Olmo haundia...65 urte
Hasera lasai hartzeko esperantzarekin joan nintzen Leitzara. Banekien, Lekunberrira osorik iritxi behar nuela, helmuga ikutu nahi banuen.. Gaintzarainoko bidean Bittor Uria herritarra topatu eta harekin hitz batzuk egin nituen. Bertako anoa gunean platano pare bat, txokolatezko bollo bat eta hiru ur trago egin ondoren abiatu nintzen Hirumugarrietaruntz. Hara iristeko, 1000 metro dituen penditza positiboa libratu beharra dago, eta banekien ordubetetik gora errez joango zitzaidala, beraz neure buruari esaka jarri nintzen.
-Lasai hartzak, hau luzea dek eta dedio !! Makillei fuerte heldu eta eutsi motel !!
Enintzen nahi ordurako iritxi gora !! Bertan zegoen lokatza etzen nolanahikoa, eta aurrera pausu bat eman orduko, bi atzera. Halako batean, basotik irten eta oraindik puska eder bat falta nuela konturatu nintzen. Pazientzi pixkat hartu, hortzak estutu eta iritxi nintzen gailurrera. Goian hotz egiten zuen arren, enuen xira jartzerik pentsatu. Lekunberrira iritxi nahi nuen, bezperan amak agindutako bokadilloa, aitarekin zai bait nuen. Bertan aita itxaroten izango zen eta bera ikusteak, beti ere lasaitzen nau. Jeitsiera ederki egin nuen loi artean eta behin besterik enintzen erori. Konturatzerako aita agerian nuen.
Lokatza soberan
-Zemuz Unai? Ondo?
-Earki atta, baña bate goserik eztet.
Tontorra egin nuenetik amesten ari nintzen momentua, eta iritxi orduko, hura sahiesten. Halaxe izan zen. Enuen batere goserik, nahiz eta jakin, jan egin behar nuela. Lekunberriko Kanpinean sartu, lehenengo gela hartu eta hartzen hasi orduko konturatu nintzen, zerbait etzioala ondo. Gorputza triste sentitzen hasi nintzen. Halare, Kokakola bat eta txokolatezko beste bollo bat hartu eta abiatu nintzen. Oinez, zerbait jateko asmoarekin, bi kilometro joan zitzaizkidan, bollo zikin hura jateko. Atzetik halako batean, Legazpin bizi den Xabier Artola herritarra azaldu zen, lagun bati lagunduz.
-Ondo Unai?
-Erdipurdi Xabier. Gelak tripak txikitu zizkidak.
-Animo, mantxo mantxo goazen.
Xabierrekin eta bere lagunarekin berriketan nindoala, atzera begiratu eta Iraitz Uriarte leitzarra, azaldu zen. Nirearen antzera, bere erritmoa ere asko jeitsita zegoen.
-Zemuz Iraitz?
-Izorrauta.
Nahikoa esan zidan. Iraitz, lasterketaren antolakuntzan ibiltzen den mutila da, eta nahiko buruhauste bazituen lasterketan zehar ere. Hizketan hasi eta mendiko lasterketen munduari, errepaso eder bat eman genion orokorrean. Bera antolatzaile bezela eta ni euskaltrail.com-eko kudeatzaileetariko bat bezela, bagenuen zer hitzegin. Konturatzerako km. batzuk jan genizkion ibilbideari. Bagindoazen aurrera, baina nire tripetako miñak ere hor jarraitzen zuen. Enuen ezer jateko gogorik, eta edatea ere asko kostatzen zitzaidan. Ireber gainera iristea, izugarrizko poza izan zen, handik aurrera dena edo gehiena, aldapa behera zelako. 57. km.an zegoen anoa puntura batera sartu ginen, eta bertan zeuden bolondresak haragi zati pare bat eskeini zizkiguten. Hura bai janaria !! Hala ere, nik begiz jo nuena, bertako mahaiean zuten San Miguel zerbeza lata zen. A ze poza hura gorputzeratu nuenean. Hantxe joan ziren nire tripetako minak !! Handik aurrera, gorputza ederki sentitzen hasi nintzen. Korrikarako gogoa berriro ere berpiztu eta azken aldapa txikiari ekin genion. Biak gustora gindoazen, bata bestearekin, eta argi genuen iada, helmugak gure aurpegia ikusiko zuela. Handik aurrera egindako km.ak gozatzen egin genituen biok ere. Konturatzerako herria bistaratuta genuen, eta helmugararteko azken metroak politak izan ziren benetan. Besotik helduta sartu ginen helmugan 9 ordu eta 50 minuturen ondoren. Eta sartu eta nor ikusiko, eta aita, bere "quinta" berdineko Marco Olmoren ondoan.
-Hau re bota deu atta !!
-Ondo? 
-Urtebete jan diogu bizitzari...Je,je,je.

65 km...3600 D+ eta gero, ...hau geratzen da. Milesker Iraitz !! Ongi etorri Eider !!

Milesker hau amaitzen lagundu, animoak eman eta tartean ibili zareten guztioi. Etxeko emakumeei, aitari eta amari bereziki, arrebei (a ze poza Aitziber), kuadrillakoei, Iraitz Uriarte (nahi dekenerako badakik non nagoen), Llorones Team (bereziki Mikel Lopategi bizilagunari. Osatu lehenbaitlehen, gurekin behar haugu ta!!), Iker Beloki, Ainhoaren amari (bastoien artilujioa), Juanma Morales (esku majikoak), Alatzne E. (beti behar dan lekuan), Riki Idiakez (lagun/konfidente), Joxe Apeztegia, IZADI KIROLAK-eko Angel eta Eva (milesker berriro ere, haundiak zerate), Euskaltraileko bi lagun haundiei eta aurreko egunetan animatu ninduzuenei, Jokin L, Aritz E., Iban L.,Mikel H., Luis.O, Gotzone...Hurrenarte !!

P.D: Aspaldian hizki bat eta zenbaki bat buruan....G....2....