UNAI UGARTEMENDIA

UNAI UGARTEMENDIA...mendi hegaletan gora
Begia noraino, nahia haraino...

miércoles, 25 de febrero de 2015

BERRIArako kolaboratzaile lanetan !!

    Irailean jada hiru urte izango dira, euskaltrail.com webgunea kudeatzen dugula. Igor Lopezek utzitako testigua hartu, eta hasera baten Joseba eta Ionekin, eta azkenaldian Ionekin soilik, bertan diardugu oraindik. Ordurarte idazteko aukerarik ez eta zaletasuna ere oraindik garatu gabea nuen. Handik aurrera ordea, egunero zerbait idatzi behar eta hortan murgildu ginen hirurak. Egunero dago zer idatzi Euskal Herrian mendi lasterketei buruz eta azken urteetako gorakadak egunero ematen du albisteren bat. 


    Denborarekin gustoa hartzen hasi nitzaion idazteari, eta haseran zer idatzi eta nola idatzi behar zen izandako beldurrak uxatzen joan nintzen. 2014an Mendi Lasterketetako Euskal Selekzioa eta bereziki Ternuako Friendsekoei buruz idatzi eta jarraipena egiteko aukera eskeini zidaten. Egia esan, harriduraz hartu nuen deia. Etxekoekin hitzegin eta aholku batzuk eskatu ondoren, baiezkoa eman eta horretan murgilgu nintzen. Egia zor, hiruei jarraipena egitea oso erreza izan zait. Milesker Riki eta Jokin, Leire eta Aritz!! Denbora honetan jende asko ezagutu eta batzuren lagun egiteko aukera izan dut. Iñork ez dit ezezkorik eman zerbait eskatu dudan aldietan, eta tartean asko lagundu didan pertsona ugari dago. Hala ere batzutan, bakoitzak idazten duena eta jendeak irakurtzen duena irizpide berdinarekin uztartzea zaila izaten da. Eta gertatu izan zait, nik esan nahi nuena besteek iruditutakotik oso urrun izatea. Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak kontutan hartu...

Jokin, Leire eta Aritz. Hirukote ederra !!

    Orain hilabete berriz, dei batek ikaragarri harritu ninduen, Ainhoa Lendinez zen. Azken urteetan ezagutu dudan elgoibartarra eta laguntzat dudana. Berak, BERRIA egunkariko mendiko atala zeraman eta asteartero argitaratzen diren bi orrialdeen egilea zen. Lan pilaketaren ondorioz uztea erabakia zuen, eta ea interesatuko litzaidakeen galdezka nuen. Sortutako harridurak ixilune txiki batera eraman ninduen eta neure buruari galdetzera. Ni? Baiezkoa eman nion. Milesker Ainhoa.
Interes soila zen besterik gabe, eta nitaz haratago jende gehiago bazela eta nire izena ere tartean sartuko zuela. Berari eskerrak eman eta telefonoa zintzilikatu nuen. Ikastola garaiko maixuren batek hau irakurriko balu, etzuen sinistuko, eta 25 urte atzera egin eta orduan hau esango balidate...nik are eta gutxiago.
    Orain bi aste ordea, BERRIAtik jaso nuen deia. Iñaki Petxarroman zuzendari ordea zen. Bertan kolaboratzea nahi zutela eta ea zer iruditzen zitzaidan. Egia esan, pozik hartu nuen albistea. Etxekoekin eztabaidatu eta aholku batzuk eskatu ondoren, baizkoa eman dut. Bertan mendiari buruz hitzegingo dugu. Mendi martxak, eskalada, BTTaz, espedizioez, eta hain maiteko ditudan mendi lasterketaz.

   
Larunbatean Euskadi Irratirako zuzenean.
Enaiz inoiz mitomanoa izan, baina jende asko miresten dut, egiten duenagatik. Aita izan dut beti eredu, oso eredugarri gainera, baina sormenean ibiltzen den jendea asko miresten dut. Nire zaletasun handienetariko bat bertsolaritza izan da. Gaztetan ibilitakoa izaki, talentu faltak atzean geldiarazi ninduen. Oraindik nire ametsgaiztorik haundienak bertsolaritzarekin lotuak dira. BECen, 15000 pertsonen aurrean finalean eta bertsorik ez ateratzen...Ufff, latza izaten da !! 
    Kazetaritzan berriz, miresmen handia izan diet beti Aitor Elduaien eta Martxelo Otamendiri. Aitor azken urteetan ezagutzeko parada izan dut, eta mendi lasterketen munduan sartu zenetik, geroz eta gehiago. Edozertarako beti prest eta laguntzeko zer esanik ez. Ea dena ondo ateratzen zaiken hemendik aurrera, Aitor. Etzakitek ondo zer galtzen duten !! Zorte on !! Martxelo Otamendi berriz, gure Euskal Herri honetan dagoen kazetaririk onena iruditu izan zait beti. Beti ondo informatua, komunikatzaile bikaina, bere mezua ondo helarazten duena...Oraindik oiloipurditan jartzen zait azala, Goardia Zibilaren eskuetan erori zeneko testigantza entzuten dudan bakoitzeko. Eta ez dut behin edo bitan entzun soilik. Ikaragarria !!
  Esan bezala, martxoaren 10etik aurrera, hortxe izango nauzue asteartero, BERRIA egunkariko orrialdeetan. Ahhh, eta badakizue, batenbati hotsegin ezkero, ez zaidazue hutsik egin !!

P.D. Benetan eskertzen diet abentura txiki honetan laguntzaile izango ditudan TERNUA (beti zorretan hirekin, Riki Idiakez), IZADI KIROLAKeko (Angel eta Alex) ALZOLA BASQUE WATER (Patxi eta Axier), ULTRAIL eta HOKA zapatilla etxeari (Jordi Gamito).

Milesker eta hurrengorarte !!

No hay comentarios:

Publicar un comentario