Igandean Bartzelonako maratoian izango naiz aspaldiko lagun handi dudan Iñosken Mujikarekin batera. Urte asko dira elkar ezagutzen dugula eta nire aurreneko pausoak lasterka berarekin egin nituen. Orain urte batzuk, biak Parisen izan ginen maratoia egiten. Urte amaieran, berriro ere batera korri egin behar genuela eta Bartzelonara joateko plana egin genuen.
Iñosken Mujikarekin Pariseko maratoian. |
Nik, azaroan nire hogeigarren maratoia burutu nuen Donostian. Kostata amaitu nuen egia esanda. Irailean, burubelarri jarri nintzen maratoira begira. Udaran Ehunmilak/G2an erretiratu ostean, abuztua deskantsatzeko hartu eta irailean gogotsu hasi nintzen. Aurreneko egunak gogorrak izan ziren arren, Jokin lagunak prestatu zizkidan entrenamenduei hasera eman nien Felix lagunarekin. Goiz gehienetan kanpoan, bestetan pistan, eta ondo deskantsatuz. Egun horietan konturatu nintzen, jada 19 maratoi eginak nituela eta 20 egiteko izugarrizko gogoa sartu zitzaidan. Halare, maratoia baño 6 aste lehenago ezker oinean zuntz-haustura bat izan nuen. Berriro ere (eta ezta azkena izango), Juanma Morales lagun fisioari deitu eta hara azaltzeko esan zidan.
-Que, ¿jodido de nuevo?
-Si, la ostia !! Vaya vejez !!
-Tranquilo, esto no es nada. Tres semanas parado y ya esta.
-¿Tres semanas? Si tengo maratón dentro de seis !!
-Andaremos muy justos, Unai. Esto requiere descanso.
-Ya sé Juanma, pero no sabemos parar !!
Egun bertan, 10 orratz sartu zizkidan lesioa nuen lekuan. Lehenengoak ondo aguantatu nituen arren, azkenerako negar malkoak ez nituen urruti. A ze miña !! Hurrengo egunean kolore ederra zuen lesioak, dedio !!
Hiru aste geldirik egon eta lesioa tratatzen egon ondoren, korri egitera atera eta berriro ere miña sentitu nuen. Caguen la h...Orduan erabaki nuen, astebete lehenago arte ez nuela berriro ere korrikarik egingo. Haustekotan, hobe izango zen bertan haustea.
Maratoiaren aurreko igandean, Tolosako lagun batzuekin 20 km. egiteko aukera izan nuen...ia minik gabe. Amaitzean, nekea nabari nuen arren, pozik nengoen minik gabe amaitu nuelako.
Maratoiko eguna ere ederra izan zen. Ahal nuen moduan amaitu nuen. Etzen egindako maratoirik onena izan, ezta gutxiagorik ere, baina hor zen hogeigarrena. Azken kilometrotan etxeko hiru emakumeak eta gurasoak ikusteak, sufrimendu hori merezi zuen. Eta gehiago !!
Esan bezala, igandean Kataluniako hiriburuan izango naiz. Bigarren aldia izango dut bertan, lehenago Anartz Egimendia lagunarekin egin bait nuen. Asko entrenatu gabe joango naizen arren, gogoak entrenamendua baino gehiago balioko duelakoan, amaieran helmugan egotea espero dut.
Aurreko idatzian esan bezala, BERRIA egunkarian kolaboratzaile bezela hasia naiz. Gaur itxi dugu, bihar aterako dena, eta itxura ona du. Mendiari buruz hitz egingo dut asteartero, bi orri osatuz. Bihar aterako da lehena eta egia esan urduri xamar nago estreinuarekin. Elkarrizketa bat izango da, aurtengo sentsazio bati. Izugarrizko denboraldia egiten ari den kirolaria da...N.Q... Beraz badakizue, bihar kioskora azaldu, eta BERRIA erosi. Hurrengoan, beste lagun batekin egin dudan proiektu bati buruz idatziko dizuet. Proiektu polita, gure mundukoa, lagun handi batekin...Zer izango ote da?
Hurrengorarte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario