Orain 7 hilabete, haurdun gelditu ginen Tolosaldeko 7 lagun eta ni. Famili onenetan bezala, umea jaiotzerako, prestatzen hasi ginen. Denetik genuen familian, baina gehienak, osaba solteroak familietan bezala funtzionatzen ohituak geunden. Lasterketetara joan, dortsala hartu, korri egin, eta etxera. Baina orain, aita/ama izatekotan ginen, eta ardurak ez dira berdinak izaten. Batzuk, umearentzat jana bilatu beharko genuen, besteak umeari izena jarri, beste batzuk pardeletarako dirua eskatu, etab. Azaroan martxan jarri ginenetik, ordu asko sartu ditugu elkarlanean. Umea, azeituna baten hezurraren tamaina izatetik, hazten ikusi dugu astero. Haserako egunak gogorrak izan baziren, erditzeko bezperakoak ez ziren hobeak izan. Baina iritxi zen azkenean erditze eguna...eta pena guztiak ahaztu. Ez da makala izan jaiotzea !!
Hau izan zen umearen lehen ekografia.
Ekainak 13, larunbata, goizeko 6ak.
Mikel Lopetegi bizilagunarekin gelditua nintzen, irteera gunera gerturatzeko. Bidean, Pitz laguna hartu, eta Papeleros bezala ezagutzen den lekura. Bertan, antolakuntza lanetan ibili garen denak, jada han ziren.
-Eunon, mutilek !! Jada etzeok atzera bueltarik !!
Bezperako egunetan, bi egun lehenago, prest utzi genituen, dortsal banaketako gauzak, kamarak, jaimak eta karpak, eta anoa guneetan korrikalariek izango zuten jan-edana. Jendea gerturatzen joan ahala, urduritasuna nabari zen gure aurpegietan. batzuk ballak mugitu, besteak kontsina montatu, besteak helmuga prestatu...Denentzat bazen lana, dedio !!
Speaker lanetan, Euskal Herriko onena izan genuen. Herrikoa, jatorra, humila eta edozertarako prest dagoena: Aitor Elduaien. Honi ez dago ezer esan beharrik !! A ze nibela, txo !!
Irteera ematerako, prest ziren lasterkariak. Aurretik, derrigorrezko materiala baieztatu eta Metallicaren abestiarekin, mendira bidali genituen ia 450 korrikalariak. Bai, 450 korrikalari ziren ibilbidearen 42 km. eta 2900 metroko desnibel positiboa libratzeko. Gauza polita da helmugan gauzak nola dihoazen ikustea. Beti dago zerbait egiteko !! Goizeko10etarako prest ziren, Felix Belaunzaranen (Iriarte Jatetxea chapeau) aginduetara, paella prestatuko zuten lagunak. A ze paella dedio !!
Gu, artean, sakabanatuta geunden. Ion Azpiroz eta Luis Lasa, Ibarra eta Tolosartekoa prestatzen. Iñaki Insausti eta Eñaut Sorarrain, mendian barrena arduradun gisa, Juan Zubia, helmugan protokoloarekin, Joseba Usabiaga erratz lanetan Aitor Etxarrenekin, Luis Oruezabal anoa guneetako arduradun, eta Mikel Lopetegi eta ni, helmugan korrikalarien denbora eta kontrolean. Goiza aurrera joan ala, gauzak normaltzen zihoazen. Mendikute Azpian dena ok. Ernio gainean, Hassan eta Kortazar lehen postuan eta dena ondo. Alkizan ere inolako arazorik ez, eta Iruran ere dena ondo.
Lasterketak ez zuen inongo arazo larririk izan, korrikalari pare bat besterik ez ziren normaltasunetik irten. Bat, hospitalera eraman behar izan zuten, arritmia batek jota. Osatu lehenbailen, Xabier !! Bestela, helmugan, Hassan Ait Chaou garaile ikusteak, ikaragarri poztu ninduen. Humila, gertukoa, aita paregabea...Zorionak Hassan, handia haiz !! Neskatan, Oihana Kortazarrek ere agerian utzi zuen, berriro ere elitean dela. Eutsi Oihana !! Bigarren postuan, Aitziber Ibarbia ikusteak ere, benetan poztu ninduen. Eutsi Aitzi, garai hobeak etorriko dira berriro eta !!
Helmugan, jendearen aurpegiak dena esaten zuen. Denak blai eginda iristen ziren, batenbat erdi negarrez, kolpe batzuk hartutakoak ere bai, gerratik zetozela ematen zuen !! Hala ere, gehienek zoriondu eta datorren urtean berriro ere bueltatuko zirela esaten zuten. Jende ezagunak amaitu duela ikusteak, ez du preziorik. Herrikideak, lagunak, gertukoak, lasterketaren ondorioz ezagututakoak...Denak txapeldun handi !! Horrelako gauzengatik ez balitz...
Eskerrak ematen hasita, ezin ahaztu aurreneko urtean babestu gaituzuen guztioi: ARALAK Kirolak, Aneto, Pasaban, Lixone, Mahala, Rotulos Vicente, Grupo Delta, Excavaciones Oruezabal, Ultrail, ARALARko Adiskideak, Oargi Mendi Elkartea, Don Bosco Paper Eskola, Iñaki Arratibel, Hoka, Ibarburu Merkatutxoa, Xoilan, Isastegi Sagardotegia, Iriarte Jatetxea, Caja Rural, Keller, Lumagorri, Gurutze Gorria, Kirolprobak, Noticias de Gipuzkoa, Pello Etxabe, Powerade eta Coca Cola. Baita, Tolosako, Ibarrako, Irurako, Alkizako eta Berastegiko Udalei. Zuek gabe, ez zen posible izango. Datorren urtean, nahiko bazenute, ez izan dudarik lehentasuna izango dezutela. Ez da erraza, aurreneko urtean egin dezuten apostua egitea. Bejondaizuela !!
Berazubiko gunean egon zirenak ere ezin ahaztu. Eskerrak benetan, Felix.B, Iker.E eta Valentziako lagunei, Pitz eta Mikel.H, Idoia, Eli eta Ainhoa, Xabi.P eta Garbiñe, Ion.Ubide, Lander Fraile, Maddalen Belaunzaran eta bere lagunei, Luis Lasa aita eta Mari Carmen, Iraia Lopetegi eta kuadrilla, Unai Sorarrain eta lagunak, eta bereziki mendian eta kruzeetan egon ziren bolondres guztiei !! Mila esker benetan !!
Eguna, gaueko 10etan bukatu genuen, xixko eginda.
Umea, ederki etorri da mundura. Aitabitxi ederrak izan ditu (mila esker Hassan eta Oihana). Jaiotze ederra izan du. Osaba eta izebak (200 bolondres, ikaragarriak zarete) gustora ageri dira, baita lehengusu guztiak (ia 500 korrikalariak) ere. Umea, datorren urtean, agian, ibiltzen ere hasiko da. Gurasoak, gustora gaude, baina jaiotze egunean, akats batzuk izan ditugu eta hauek desagertzen saiatuko gara. Lantaldean berriz, bidean, gehienak ezagutzeko aukera izan dugu eta edozein senar-emazte bezala, egun on eta erdipurdiko batzuk ere izan ditugu. Hala ere, lantalde bikaina dugu !! Gaizki esanak barkatu, eta ongi esanak kontutan hartu !!
Mila esker, Juan Zubia, Luis Lasa, Ion Azpiroz, Iñaki Insausti, Luis Oruezabal. Joseba Usabiaga, Mikel Lopetegi eta Eñaut Sorarrain. HANDIAK zeate!!
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario