UNAI UGARTEMENDIA

UNAI UGARTEMENDIA...mendi hegaletan gora
Begia noraino, nahia haraino...

lunes, 15 de junio de 2015

Ongi etorri mundura, T3T !!

Orain 7 hilabete, haurdun gelditu ginen Tolosaldeko 7 lagun eta ni. Famili onenetan bezala, umea jaiotzerako, prestatzen hasi ginen. Denetik genuen familian, baina gehienak, osaba solteroak familietan bezala funtzionatzen ohituak geunden. Lasterketetara joan, dortsala hartu, korri egin, eta etxera. Baina orain, aita/ama izatekotan ginen, eta ardurak ez dira berdinak izaten. Batzuk, umearentzat jana bilatu beharko genuen, besteak umeari izena jarri, beste batzuk pardeletarako dirua eskatu, etab. Azaroan martxan jarri ginenetik, ordu asko sartu ditugu elkarlanean. Umea, azeituna baten hezurraren tamaina izatetik, hazten ikusi dugu astero. Haserako egunak gogorrak izan baziren, erditzeko bezperakoak ez ziren hobeak izan. Baina iritxi zen azkenean erditze eguna...eta pena guztiak ahaztu. Ez da makala izan jaiotzea !!

Hau izan zen umearen lehen ekografia.


Ekainak 13, larunbata, goizeko 6ak. 
Mikel Lopetegi bizilagunarekin gelditua nintzen, irteera gunera gerturatzeko. Bidean, Pitz laguna hartu, eta Papeleros bezala ezagutzen den lekura. Bertan, antolakuntza lanetan ibili garen denak, jada han ziren.
-Eunon, mutilek !! Jada etzeok atzera bueltarik !!
Bezperako egunetan, bi egun lehenago, prest utzi genituen, dortsal banaketako gauzak, kamarak, jaimak eta karpak, eta anoa guneetan korrikalariek izango zuten jan-edana. Jendea gerturatzen joan ahala, urduritasuna nabari zen gure aurpegietan. batzuk ballak mugitu, besteak kontsina montatu, besteak helmuga prestatu...Denentzat bazen lana, dedio !!

                                                                                                                                                      Speaker lanetan, Euskal Herriko onena izan genuen. Herrikoa, jatorra, humila eta edozertarako prest dagoena: Aitor Elduaien. Honi ez dago ezer esan beharrik !! A ze nibela, txo !! 

Irteera ematerako, prest ziren lasterkariak. Aurretik, derrigorrezko materiala baieztatu eta Metallicaren abestiarekin, mendira bidali genituen ia 450 korrikalariak. Bai, 450 korrikalari ziren ibilbidearen 42 km. eta 2900 metroko desnibel positiboa libratzeko. Gauza polita da helmugan gauzak nola dihoazen ikustea. Beti dago zerbait egiteko !! Goizeko10etarako prest ziren, Felix Belaunzaranen (Iriarte Jatetxea chapeau) aginduetara, paella prestatuko zuten lagunak. A ze paella dedio !!

Gu, artean, sakabanatuta geunden. Ion Azpiroz eta Luis Lasa, Ibarra eta Tolosartekoa prestatzen. Iñaki Insausti eta Eñaut Sorarrain, mendian barrena arduradun gisa, Juan Zubia, helmugan protokoloarekin, Joseba Usabiaga erratz lanetan Aitor Etxarrenekin, Luis Oruezabal anoa guneetako arduradun, eta Mikel Lopetegi eta ni, helmugan korrikalarien denbora eta kontrolean. Goiza aurrera joan ala, gauzak normaltzen zihoazen. Mendikute Azpian dena ok. Ernio gainean, Hassan eta Kortazar lehen postuan eta dena ondo. Alkizan ere inolako arazorik ez, eta Iruran ere dena ondo. 


Lasterketak ez zuen inongo arazo larririk izan, korrikalari pare bat besterik ez ziren normaltasunetik irten. Bat, hospitalera eraman behar izan zuten, arritmia batek jota. Osatu lehenbailen, Xabier !! Bestela, helmugan, Hassan Ait Chaou garaile ikusteak, ikaragarri poztu ninduen. Humila, gertukoa, aita paregabea...Zorionak Hassan, handia haiz !! Neskatan, Oihana Kortazarrek ere agerian utzi zuen, berriro ere elitean dela. Eutsi Oihana !! Bigarren postuan, Aitziber Ibarbia ikusteak ere, benetan poztu ninduen. Eutsi Aitzi, garai hobeak etorriko dira berriro eta !!



Helmugan, jendearen aurpegiak dena esaten zuen. Denak blai eginda iristen ziren, batenbat erdi negarrez, kolpe batzuk hartutakoak ere bai, gerratik zetozela ematen zuen !! Hala ere, gehienek zoriondu eta datorren urtean berriro ere bueltatuko zirela esaten zuten. Jende ezagunak amaitu duela ikusteak, ez du preziorik. Herrikideak, lagunak, gertukoak, lasterketaren ondorioz ezagututakoak...Denak txapeldun handi !! Horrelako gauzengatik ez balitz...




Eskerrak ematen hasita, ezin ahaztu aurreneko urtean babestu gaituzuen guztioi: ARALAK Kirolak, Aneto, Pasaban, Lixone, Mahala, Rotulos Vicente, Grupo Delta, Excavaciones Oruezabal, Ultrail, ARALARko Adiskideak, Oargi Mendi Elkartea, Don Bosco Paper Eskola, Iñaki Arratibel, Hoka, Ibarburu Merkatutxoa, Xoilan, Isastegi Sagardotegia, Iriarte Jatetxea, Caja Rural, Keller, Lumagorri, Gurutze Gorria, Kirolprobak, Noticias de Gipuzkoa, Pello Etxabe, Powerade eta Coca Cola. Baita, Tolosako, Ibarrako, Irurako, Alkizako eta Berastegiko Udalei. Zuek gabe, ez zen posible izango. Datorren urtean, nahiko bazenute, ez izan dudarik lehentasuna izango dezutela. Ez da erraza, aurreneko urtean egin dezuten apostua egitea. Bejondaizuela !! 

Berazubiko gunean egon zirenak ere ezin ahaztu. Eskerrak benetan, Felix.B, Iker.E eta Valentziako lagunei, Pitz eta Mikel.H, Idoia, Eli eta Ainhoa, Xabi.P eta Garbiñe, Ion.Ubide, Lander Fraile, Maddalen Belaunzaran eta bere lagunei, Luis Lasa aita eta Mari Carmen, Iraia Lopetegi eta kuadrilla, Unai Sorarrain eta lagunak, eta bereziki mendian eta kruzeetan egon ziren bolondres guztiei !! Mila esker benetan !!



Eguna, gaueko 10etan bukatu genuen, xixko eginda. 

Umea, ederki etorri da mundura. Aitabitxi ederrak izan ditu (mila esker Hassan eta Oihana). Jaiotze ederra izan du. Osaba eta izebak (200 bolondres, ikaragarriak zarete) gustora ageri dira, baita lehengusu guztiak (ia 500 korrikalariak) ere. Umea, datorren urtean, agian, ibiltzen ere hasiko da. Gurasoak, gustora gaude, baina jaiotze egunean, akats batzuk izan ditugu eta hauek desagertzen saiatuko gara. Lantaldean berriz, bidean, gehienak ezagutzeko aukera izan dugu eta edozein senar-emazte bezala, egun on eta erdipurdiko batzuk ere izan ditugu. Hala ere, lantalde bikaina dugu !! Gaizki esanak barkatu, eta ongi esanak kontutan hartu !!

Mila esker, Juan Zubia, Luis Lasa, Ion Azpiroz, Iñaki Insausti, Luis Oruezabal. Joseba Usabiaga, Mikel Lopetegi eta Eñaut Sorarrain. HANDIAK  zeate!!


lunes, 9 de marzo de 2015

Maratoia, BERRIA...aste gogorraren hasera.

Igandean Bartzelonako maratoian izango naiz aspaldiko lagun handi dudan Iñosken Mujikarekin batera. Urte asko dira elkar ezagutzen dugula eta nire aurreneko pausoak lasterka berarekin egin nituen. Orain urte batzuk, biak Parisen izan ginen maratoia egiten. Urte amaieran, berriro ere batera korri egin behar genuela eta Bartzelonara joateko plana egin genuen. 

Iñosken Mujikarekin Pariseko maratoian.
Nik, azaroan nire hogeigarren maratoia burutu nuen Donostian. Kostata amaitu nuen egia esanda. Irailean, burubelarri jarri nintzen maratoira begira. Udaran Ehunmilak/G2an erretiratu ostean, abuztua deskantsatzeko hartu eta irailean gogotsu hasi nintzen. Aurreneko egunak gogorrak izan ziren arren, Jokin lagunak prestatu zizkidan entrenamenduei hasera eman nien Felix lagunarekin. Goiz gehienetan kanpoan, bestetan pistan, eta ondo deskantsatuz. Egun horietan konturatu nintzen, jada 19 maratoi eginak nituela eta 20 egiteko izugarrizko gogoa sartu zitzaidan. Halare, maratoia baño 6 aste lehenago ezker oinean zuntz-haustura bat izan nuen. Berriro ere (eta ezta azkena izango), Juanma Morales lagun fisioari deitu eta hara azaltzeko esan zidan.

-Que, ¿jodido de nuevo?
-Si, la ostia !! Vaya vejez !!
-Tranquilo, esto no es nada. Tres semanas parado y ya esta.
-¿Tres semanas? Si tengo maratón dentro de seis !!
-Andaremos muy justos, Unai. Esto requiere descanso.
-Ya sé Juanma, pero no sabemos parar !!

Egun bertan, 10 orratz sartu zizkidan lesioa nuen lekuan. Lehenengoak ondo aguantatu nituen arren, azkenerako negar malkoak ez nituen urruti. A ze miña !! Hurrengo egunean kolore ederra zuen lesioak, dedio !!
Hiru aste geldirik egon eta lesioa tratatzen egon ondoren, korri egitera atera eta berriro ere miña sentitu nuen. Caguen la h...Orduan erabaki nuen, astebete lehenago arte ez nuela berriro ere korrikarik egingo. Haustekotan, hobe izango zen bertan haustea.
Maratoiaren aurreko igandean, Tolosako lagun batzuekin 20 km. egiteko aukera izan nuen...ia minik gabe. Amaitzean, nekea nabari nuen arren, pozik nengoen minik gabe amaitu nuelako.
Maratoiko eguna ere ederra izan zen. Ahal nuen moduan amaitu nuen. Etzen egindako maratoirik onena izan, ezta gutxiagorik ere, baina hor zen hogeigarrena. Azken kilometrotan etxeko hiru emakumeak eta gurasoak ikusteak, sufrimendu hori merezi zuen. Eta gehiago !!

Esan bezala, igandean Kataluniako hiriburuan izango naiz. Bigarren aldia izango dut bertan, lehenago Anartz Egimendia lagunarekin egin bait nuen. Asko entrenatu gabe joango naizen arren, gogoak entrenamendua baino gehiago balioko duelakoan, amaieran helmugan egotea espero dut.


Aurreko idatzian esan bezala, BERRIA egunkarian kolaboratzaile bezela hasia naiz. Gaur itxi dugu, bihar aterako dena, eta itxura ona du. Mendiari buruz hitz egingo dut asteartero, bi orri osatuz. Bihar aterako da lehena eta egia esan urduri xamar nago estreinuarekin. Elkarrizketa bat izango da, aurtengo sentsazio bati. Izugarrizko denboraldia egiten ari den kirolaria da...N.Q... Beraz badakizue, bihar kioskora azaldu, eta BERRIA erosi. Hurrengoan, beste lagun batekin egin dudan proiektu bati buruz idatziko dizuet. Proiektu polita, gure mundukoa, lagun handi batekin...Zer izango ote da? 
Hurrengorarte.

miércoles, 25 de febrero de 2015

BERRIArako kolaboratzaile lanetan !!

    Irailean jada hiru urte izango dira, euskaltrail.com webgunea kudeatzen dugula. Igor Lopezek utzitako testigua hartu, eta hasera baten Joseba eta Ionekin, eta azkenaldian Ionekin soilik, bertan diardugu oraindik. Ordurarte idazteko aukerarik ez eta zaletasuna ere oraindik garatu gabea nuen. Handik aurrera ordea, egunero zerbait idatzi behar eta hortan murgildu ginen hirurak. Egunero dago zer idatzi Euskal Herrian mendi lasterketei buruz eta azken urteetako gorakadak egunero ematen du albisteren bat. 


    Denborarekin gustoa hartzen hasi nitzaion idazteari, eta haseran zer idatzi eta nola idatzi behar zen izandako beldurrak uxatzen joan nintzen. 2014an Mendi Lasterketetako Euskal Selekzioa eta bereziki Ternuako Friendsekoei buruz idatzi eta jarraipena egiteko aukera eskeini zidaten. Egia esan, harriduraz hartu nuen deia. Etxekoekin hitzegin eta aholku batzuk eskatu ondoren, baiezkoa eman eta horretan murgilgu nintzen. Egia zor, hiruei jarraipena egitea oso erreza izan zait. Milesker Riki eta Jokin, Leire eta Aritz!! Denbora honetan jende asko ezagutu eta batzuren lagun egiteko aukera izan dut. Iñork ez dit ezezkorik eman zerbait eskatu dudan aldietan, eta tartean asko lagundu didan pertsona ugari dago. Hala ere batzutan, bakoitzak idazten duena eta jendeak irakurtzen duena irizpide berdinarekin uztartzea zaila izaten da. Eta gertatu izan zait, nik esan nahi nuena besteek iruditutakotik oso urrun izatea. Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak kontutan hartu...

Jokin, Leire eta Aritz. Hirukote ederra !!

    Orain hilabete berriz, dei batek ikaragarri harritu ninduen, Ainhoa Lendinez zen. Azken urteetan ezagutu dudan elgoibartarra eta laguntzat dudana. Berak, BERRIA egunkariko mendiko atala zeraman eta asteartero argitaratzen diren bi orrialdeen egilea zen. Lan pilaketaren ondorioz uztea erabakia zuen, eta ea interesatuko litzaidakeen galdezka nuen. Sortutako harridurak ixilune txiki batera eraman ninduen eta neure buruari galdetzera. Ni? Baiezkoa eman nion. Milesker Ainhoa.
Interes soila zen besterik gabe, eta nitaz haratago jende gehiago bazela eta nire izena ere tartean sartuko zuela. Berari eskerrak eman eta telefonoa zintzilikatu nuen. Ikastola garaiko maixuren batek hau irakurriko balu, etzuen sinistuko, eta 25 urte atzera egin eta orduan hau esango balidate...nik are eta gutxiago.
    Orain bi aste ordea, BERRIAtik jaso nuen deia. Iñaki Petxarroman zuzendari ordea zen. Bertan kolaboratzea nahi zutela eta ea zer iruditzen zitzaidan. Egia esan, pozik hartu nuen albistea. Etxekoekin eztabaidatu eta aholku batzuk eskatu ondoren, baizkoa eman dut. Bertan mendiari buruz hitzegingo dugu. Mendi martxak, eskalada, BTTaz, espedizioez, eta hain maiteko ditudan mendi lasterketaz.

   
Larunbatean Euskadi Irratirako zuzenean.
Enaiz inoiz mitomanoa izan, baina jende asko miresten dut, egiten duenagatik. Aita izan dut beti eredu, oso eredugarri gainera, baina sormenean ibiltzen den jendea asko miresten dut. Nire zaletasun handienetariko bat bertsolaritza izan da. Gaztetan ibilitakoa izaki, talentu faltak atzean geldiarazi ninduen. Oraindik nire ametsgaiztorik haundienak bertsolaritzarekin lotuak dira. BECen, 15000 pertsonen aurrean finalean eta bertsorik ez ateratzen...Ufff, latza izaten da !! 
    Kazetaritzan berriz, miresmen handia izan diet beti Aitor Elduaien eta Martxelo Otamendiri. Aitor azken urteetan ezagutzeko parada izan dut, eta mendi lasterketen munduan sartu zenetik, geroz eta gehiago. Edozertarako beti prest eta laguntzeko zer esanik ez. Ea dena ondo ateratzen zaiken hemendik aurrera, Aitor. Etzakitek ondo zer galtzen duten !! Zorte on !! Martxelo Otamendi berriz, gure Euskal Herri honetan dagoen kazetaririk onena iruditu izan zait beti. Beti ondo informatua, komunikatzaile bikaina, bere mezua ondo helarazten duena...Oraindik oiloipurditan jartzen zait azala, Goardia Zibilaren eskuetan erori zeneko testigantza entzuten dudan bakoitzeko. Eta ez dut behin edo bitan entzun soilik. Ikaragarria !!
  Esan bezala, martxoaren 10etik aurrera, hortxe izango nauzue asteartero, BERRIA egunkariko orrialdeetan. Ahhh, eta badakizue, batenbati hotsegin ezkero, ez zaidazue hutsik egin !!

P.D. Benetan eskertzen diet abentura txiki honetan laguntzaile izango ditudan TERNUA (beti zorretan hirekin, Riki Idiakez), IZADI KIROLAKeko (Angel eta Alex) ALZOLA BASQUE WATER (Patxi eta Axier), ULTRAIL eta HOKA zapatilla etxeari (Jordi Gamito).

Milesker eta hurrengorarte !!

jueves, 19 de febrero de 2015

ALZOLA BASQUE WATER BIXITAN

Orain denbora gutxi, Alzola Basque Water enpresa ezagutzeko aukera izan nuen. Euskaltrail egunaren antolaketan murgildurik, beraiei deitu eta Axierrekin harremanetan jarri ondoren, goiz batean berau ikusteko aukera izan nuen.

1843 urtetik Izarraitz menditik jeisten den urak, badu zerbait berezia beste urekiko. 1846 urtean ireki zituen bere ateak, eta garai bateko mediku gehinek erabiltzen zuten gotorleku moduan, Elgoibarko Alzola auzoan eratu zen balnearioa. Esan bitxikeri bezala, garai batean farmazietan bakarrik saltzen zela, nahiz eta ondoren leku askotara iritxi zen. 

Bere garaian makina bat sari jasotako izan arren, 1976. urtean ateak itxi zituen bere mantenimenduak zuen kostuagatik. Gaur egun dituen propietateak kontutan harturik, esan daiteke merkatuan saltzen den uren artean osasungarriena dela. Askotan gertuko altxorrak ez ditugu kontuan izaten, eta beti esan izan ohi da kanpokoa beti hobea dela. 

Urte askotarako Alzola !!